Ane Barrenetxea: ''Sutea' abestian Palestina izan dogu gogoan'

Bizkaie! 2025-07-14 07:55   Barriketan

Isilean denporalditxua egon ondoren, Sua talde bizkaitarrak nabarmendu dauenez, diskoko kantuek euren indarra daben arren, Sutea izenburukoak mezu argia eta zuzena dakar, Palestinako genoziodio salatzea, hain zuzen be.

Sua taldeak ez dau isilik geratu nahi, ezta beste alde batera begiratu be. Gorrotoaren kontrako aldarria, bizitearen aldeko oihua, eta justizia eske altzau dabe ahotsa.

Taldekideak, ondokoak dira: Ane Barrenetxea, Janire Lopez, Julen Gilbert Wright eta Esteban Gaviria. Sutea Tio Pete estudioan grabau dabe Jose Lastraren eskutik eta Jon Badiolak produzidu dau. Bideokliparen egileak Ximon Agirre eta Iker Gozategiren izan dira. 

 

1.- Palestinako genozidioa salatzeko egin dozue Sutea abestia. Zer kontetan dozue berton?

Abesti guztiek interpretazino ugari egiteko bideak edo aukerak eskaintzen dabe. Sutearen kasuan, mezu argia eta zuzena da: Palestinan pasetan dabilen genozidioaren salakatea. Musikea, maitasun abestiak egitea baino gehiago da, esaterako, munduan pasetan diran errealidadeen barri emoteko edo egoera kritiketako. Halanda ze, bisibilidadea emoteko balio dauen tresnea da. 

Sutean, gurea ahotsea eta musikea erabili gura izan dogu aldarrikatzaile tresna bezela. Talde moduan, gure ahotsea modu horretan erabilteko beharra izan dogu. Entzun leitekean moduan, sua biztu da.

Jasoten dogun informazinoa sare sozialetan konpartitzeko aukerea daukagu. Aldarrikapen momentua da, danok eroaten ditugu eskuak burura, baina, minutu baten ostean, lagunen artean gagoz garagardoak edaten. Pribiligiau batzuk gara, izan be, gure errealidadea ez da hori. Beraz, horri be, guri hain zuzen be, kritikea egiten deutsagu.

Persona moduan gehiago ezin dogu egin, baina txarto sentiduten gara pribilegiodun persona garenean ikustean. Esan dodan lez, behar hori izan dogu: gure musikearen bitartez egoera hori trasnmitidutea.

2.- Horri buruz izango da diskoa? Zer topauko dogu lan barrian? Zelan deituko da?

Diskoa ez da genozidioaren inguruan izango. Halanda be, gure abestiek normalean beti izaten dabe kritika puntu bat, esaterako: emakumeen errealidadea edo hainbat egoera sozial. Disko barriaren kasuan, ez. Abestiak euren artean desbardinak dira; halanda ze, egia da, lanaren izenburua oraindino ezin dodanez esan, batu egiten dauala bai abesti guztien zentzua eta baita amaierea emongo deutsee lehenengo eta bigarren diskoari be. Kaleratzen dogunean, danak izango dau zentzu gehiago. Beraz, diskoko abestiak nahiko independentak dira euren artean. 

3.- Orain dala urte bi, Japonia eta Korean egon ziñeten kontzertuak emoten. Horren barruan guregaz egindako alkarrizketan, bertatik bueltau ostean kantu barriak sortzea zan asmoa. Disko barrian hori ikusten da?

Japon eta Koreako esperientzia oso aberasgarri izan zan. Halanda be, esperientzia horretaz disfrutetara joan ginan, atzerrian euskera zabaltzeko. Egia da, momentu horretan, ez giñala hainbeste egon konposizino sortze-prozesu horretan.

Azken hilabeteak arte, ez gara benetan produktiboak izan. Garaiak dagoz produziduteko, ez daukagu beti inspirazino bardina. Beraz, etenaldi momentu horretan, bakotxak haren bizimodua izan dau, baita errealidadea be, gu ez gara musikara dediketan. Ez gara gelditu baina gure momentuak be behar izan ditugu.

4.- EP bat eta disko bi kaleratu dozue. Zemendian, hirugarrena aterako da. Daborduko, talde finkatua zarete eta taldekideak bardinak jarraitzen dozue izaten (Ane Barrenetxea, Janire Lopez, Julen Gilbert Wright eta Esteban Gaviria). Dana ondo doian seinale? Zelan zauzie talde bezela?

Talde bezela oso ondo gagoz eta bardinak jarratzen dogu izaten. Musika taldeek hartu-emon sendoak eta jagonak izan behar ditue. Familia txiki bat gara eta kalidadeko denporea pasetan dogu alkarregaz. Egia da, Janire eta biok beste proiektu bat izan genduanean esku artean, giroa ez zala izan bardina. 

Oraintsu, gure arteko harmonia oso ona da, gogotsu gagoz danok. Ikusten dogu, datorren denporaldian, zemenditik aurrera, gure lana aurkezteko momentua dala. Indartsu gagoz laurok.

5.- Sutea abestiaren bideokliparen inguruan egingo dogu berba. Meatzaritzako eraikin zahar batzuetan grabau zenduten, zergaitik?

La Arboledako inguran grabau genduan, Meatzaritza enpresak egon ziran lekuan. Gura izan genduan leku suntsitu batean egoazan errastuak erakutsi. Halanda ze, gazan ikusten dan suntsiketeari keinu egiteko. Similitude hori topetan genduan. 

6.- Aurreko diskoetan emakumeen aldeko aldarriak ebezen berbek. Orain, barriz, Palestinako genozidioaren ingurukoak. Genero arrakala behingoz superetan gagozela esango zeunke?

Aurreko diskoetan bai egon dira emakumeen aldeko aldarrikapenak. Janire ta biok, emakume bezela, biziten dogun hori erakutsiz. Lehen aitatu dodan lez, Sutea abestian palestinari buruz berba egin dogu baina diskoa ez da horretan zentrauko.

Genero arrakalari jagokonez, ez dau superauta eta tristea dan arren, nire ustez ez da inoiz superauko. Lan esparruetan emakumeak lan prekario gehiago daukate, kargu altu gitxiagotan ikusten dira, soldata aldetik emakumeak gizonak baina gitxiago kobretan dabe, hezkuntzan aukera desbardinak ditue eta etxeko lanak eta jagonak emakumeei lotuta dagoz oraindino be. Gizartea asko aldatu da eta eskerrak, baina, asko dago lantzeko, berba egiteko eta aldarrikatzeko.

7.- Sutea, Ordu Beltzak, Gorde genituen Beldurrak... gizartearen egoerea salatzea da Suaren asmoa? Egia da gero eta okerrago dagoala ikuspegia...

Ez dakit Suaren helburua edo asmoa dan gizartearen egoerea salatzea. Agian, zentsu baten bai, izan be, berbekaz askotan irudikatu gura dogu biziten gagozen hori eta ez bakarrik maitasunari eta jaiei buruz, gaur egungo artista askok egiten daben bezela. Maitasunaren inguruan be badaukagu abesti bat, istorio polita kontetan dauana, baina mundu mailako artista askok ez dabe euren ahotsak erabiltzen mezu garrantzitsuak zabaltzeko. Egia da reggetoiaren kasuan, esaterako, berba nahiko sinpleak dirala, beti be, nire ikuspuntutik.

Beraz, talde bezela, ez gara berba sinpletan gelditzen, istorioak kontetan ditugu, batzuk asmatuak eta beste batzuk ikusi eta bizitagoak.

8.- Zeintzuk dira hurrengo kontzertuak?

Kontzertuei jagokonez, zemendian aterako dogunez hurrengo diskoa, udan ez ditugu zuzenekorik emongo. Halanda be, kontzertu bi zarratuta dauzkagu irailean eta urrian: Gasteizen eta Basauriko Jaietan, hurranez hurran.

Kontzertu horreezaz gan, diskoa kaleratzean, Durangoko Azokara joango gara. Hortik aurrera, areto txikietan eta txokoetan girea egitea da asmoa.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu