Garazi Beitia: 'kopilotua pilotua bezain garrantzitsua da'
2025-08-25 08:10 BarriketanGarazi Beitia kopilotua da. Alberto Marcosegaz batera, BMW M3 kotxeagaz Euskal Herriko rallysprintetan ibilten dira. Ondo hasi dabe denporaldia, izan be, Gabiria-Legazpiko eta Eskoriatzako probetan bigarren postuak lortu ditue.
Motor munduko joan-etorriak ezaguteko asmoz, Garazi alkarrizketau dau Bizkaiek!.
1.- Zerk erakarri eutsun kirol horretatik? Zergaitik kopilotu?
Betidanik izan dot sekulako zaletasuna motor munduarekiko. Kopilotu izateak, aukerea emoten deust kirol hori barrutik ezaguteko eta intensidadez biziteko, emozino eta erronka ugari eskainiz.
Gainera, kopilotu bezela autoa limitera eroatea ahotsearen bitartez sekulakoa da. Kopilotua, pilotua bezain garrantzitsua da.
2.- Pilotu izatea pentsau dozu?
Egia da, momentu honetan kopilotu bezela nagoala; eta, oso gustura gainera. Hori bai, behin baino gehiagotan pentsau dodan gauzea izan da pilotu bezela ibiltea. Batek jakin zer ekarriko dauen etorkizunak...
3.- Emakumeak edozein kiroletan ikusten doguz gaur egun, baita rallyetan be. Genero arrakala behingoz superetan gagozela esango zeunke?
Egia da, aurrerapauso handiak emon dirala, baina oraindino be genero arrakala begi-bistakoa da. Arabere gehiago holako kirol batean; izan be, gidatze kontu hori, gizonei lotuta izan da urte askotan.
Garrantzitsua da emakumeak kirol guztietan ikustea, baita rallyetan be.
4.- Aholkurik kirol horretan hasi nahi daben emakumeei?
Ez izateko bildurrik. Danok hasten gara ezebezetik. Gogoa izanez gero, laguntza eskatu, kontaktuak jarri inguruko jentekaz eta... disfrutau!
5.- Alberto Marcos da kotxea manejetan dauena. Zelakoak dira zuen arteko hartu-emonak? Konfiantza asko izan behar dozue...
Konfiantzea beharrezkoa da. Kotxean dana oso azkar doa eta, beraz, ezinbestekoa da alkar ulertea. Halanda ze, Albertogaz daukaten konexinoa oso ona da eta horrek asko laguntzen dau emoitza onak izateko.
6.- Jakin badakigu denporaldia ondo hasi dozuela, izan be, Gabiria-Legazpiko eta Eskoriatzako Rallysprintetan bigarren postuak lortu dituzue. Zeintzuk dira zuen aurtongo erronka nagusiak?
Emoitza onak izaten jarraitzea ezeze, disfrutetea eta hobetzea. Horreezaz gan, ezustekoak lasai hartzen saiatuko gara eta eten bako ikasketa prozesuan jarraitzea da asmoa.
7.- Beste kirolekaz alderatuz, hau, nahiko garestia da. Zelan atontzen zarie? Esponsorrak sano garrantzitsuak dira ezta?
Diru gehiena gu jarten dogu, nahiz eta hainbat esponsor izan. Halanda be, horreen babesa asko eskertzen dogu, izan be, ezinezkoa izango zan kirol honetan parte-hartzea euren laguntza barik.
8.- Zein esango zenduan dala zure momentu onena rallyan? Eta txarrena?
Gabiriko podiuma izan da orain arteko momentu politena. Etxeko probea moduan sentiduten dot, beraz, emoitza hori lortzea oso berezia izan zan niretzat.
Txarrena, barriz, Kantrabriako Cristian Lopez lasterketan izan zan, egin dogun azkena hain zuzen be: karrerea hasi eta gitxira, kotxea gelditu zan. Denpora asko pasau genduan probea prestetan. Beraz, desilusino handia izan zan guretzat.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!