Lide Hernando: 'Anoetako kontzertua itu handia izan zan'
2025-09-08 08:00 Barriketan2025ean zehar Beleko Lide Hernando Fermin Muguruzaren biran gistarrista bezela izan da. Horrek ez dau esan gura proiektua geldirik egon danik, izan be, urte amaieran etorriko dan labekada barriaren aurrerapen abestia partekatu nahi izan dau; Basamortuan. Egarriaz, muturrekoez eta fruiturik bako ereiteez dakiten guztiei eskainitako abestia, gogoratu deigun beti edukiko dogula zerbait aurrera egitera animauko deuskuna.
Bideokilparen idea eta zuzendaritzea, Lide Hernandoren ardurea izan da. Kamerea, barriz, @ietxarrisistiaga izan da eta kolorea @a.m.iribarren.
1.- Basamortuan abestiaren bideoklipa kaleratu barri dozu. Zer kontetan deusku abesti horrek?
Basamortuan abestia bagila amaieran kaleratu neban. Jakin badakigu, udea ez dala izaten garai onena gauzak ateretako. Gainera, abesti soil batek ez dau izaten hainbesteko ohiartzunik. Hasieratik, abestiari irudiak jarri gura neutson, beraz, bideoklipa karleratu barri dogu.
Bertan, goibel egoteko prozesu batez berba egiten dot, esperentzarik bako puntu baten egotea hain zuzen be. Egoera horretan, nik zehar topau izan dodan aurrera egiteko transmitiduten dot. Halanda ze, estribilloan adierazoten dot: ilunpetan zein dan gure itsasargia. Azkenean, erakustea motibazino bat baino gehiago dogula bizitean, eta horreetaz gogoratu behar garela aurrera egiteko. Nire kasuan, lagunak, maite dodazen personak eta musikea dira.
2.- Zelan joan da grabazinoa? Gainera, zuk zuzendu dozu ezta?
Grabazino oso kuriosoa izan da: nire kabuz grabau eta muntatu dodan lehen aldia da. Ikus-entzunezko lasaia eta xumea, deadline bakoa, izan be, tarteak nituanean grabetan genduan. Buruan naukan eskemea jarraituz, eszenak islatu ditugu: plano eta jantzi ugari butartuz. Kamera mobimendua behar neban bakotxean, Iñigo Etxarriri eskatu jat grabetako eta holan gauzatu da. Hilabeteko tartean egin dogu.
3.- Zer topauko dogu lan barrian?
Lan barriaren inguruan oraindino ez dot gura gauza askorik aurreratu. Momentuz, Basamotuan abestia daukazue entzungai. Bestalde, diskoaren inguruko informazinoa pixkana-pixkana joango naz esaten hurrengo hilabetetan.
Beraz, jentea adi egoteko deia egiten dot, izan be, sare sozialetan publiketan joango naz aurrerapenak.
4.- Horreezaz gan, Fermin Muguruzaren biran sartuta zabiz gistarrista bezela. Ze moduz esperientzia?
Esperientzia oso aberasgaria izaten dabil, baita nekea be. Nik, taldeko hainbatek bezela, ezin izan dogu bira aurreko bizitea alde batera itxi eta honetan 100 % jarri. Halanda ze, lan biak buztartu behar izan ditugu. Holako magnitiduteko bira baten parte-hartzeak, sekulako irakaspena izaten dabil. Ikasten joan nazen profesionaltasuna be eskatzen dau, halanda ze, egote jakite bat. Fermin bera, oso masiu ona da kontu horreetarako.
Oso intensoa izaten dabil, daborduko amaitzen gagoz eta nekea begi-bistakoa da.
5.- Zelan bizi izan zenduan Anoetako kontzertu historikoa?
Anoetako kontzertua itu handia izan zan nire bizitean. Ez bakarrik Ferminen bira horretan, baita Euskal Herriarentzat be. Nik uste, aspaldiko konsignak kolektiboan oihukatu zirala. Egia da, gaur egun Euskal Herrian egiten gagozen musikeaz oso harro nagoala, baina konsigna politiko aldetik beste leku batzuetara joan garela, inertziak eroan gaitu edo auskalo zerk. Bapatean, Fermin lako figura bat bueltetea, 40 urtez ibili dana altaboz izaten, izugarria izan zan Anoetan jente kolektibizateko eta gauzak partekatzeko beharra egoan.
6.- Ferminen biran, disko barria urte amairan...nondik ateratzen dozu denporea?
Loa eta bizitza soziala alde batera itxiz. Tamalez, urte hau ez dabil izaten oso soziala [Barreak]. Maite dodan jenteari ez nago kasu gehiago egiten, ez gura dodan guztia behintzat. Ez daukat denporarik eta pena handia emoten deust. Gogoa daukat barriz be denporea izateko, gura dodana egiteako eta ez izateko dana lana. Helduko da.
Halanda be, oso pozik nago nere saltsan.
7.- Mezu bereizik?
Esandakoa, sare sozialetan publikauko dodaz lan barriaren inguruko pauso eta informazino guztiak. Halanda ze, gogotsu nago barriro be Belegaz hartu-emonak izateko.
Eta, garrantzitsuena, boikota Israeli eta Palestina libre!
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!