Sara Zozaya: ''attä' nire soinua topetako bilakaerea izan da'

Andoni Mugica Lopez 2025-11-10 08:00   Barriketan

attä da Sara Zozayaren lan barria: soinuek be paisajeak sortu daikete. Progresino bukatuezin baten barruan sartu gara. Ahots batek hartzen gaitu bapatean eta beste mundu batean gagozela emoten dau.

Euskal Herrian musikari ezaguna da Sara Zozaya. 2018an atera eban lehen EPa eta hortik sekulako ibilbidea izan dau, azkena, Napa izeneko LPa izanik. Primavera Sound edota Eufonic lako jaialdietan be parte hartu dau eta kolaborazino ugari en ditu, esaterako, Benito Lertxundia eta Rafa Berriogaz. 

Orain, Sarak, eraldaketeagaz dator. Haren momentu personala islatzen dauen musikea aukeztu dau. Gainera, Aloud Musicen babesea dauka, besteak beste, Marina Herlop eta Viva Belgrado lako artisten etxe izan dan zigilua. Horreezaz gan, Ke Lepo izan da produktorea eta Castillo Suarezen berbak be jorratu ditu. 


1.- Zure hurrengo EPa, attä, bihar, hilak 11, kaleratuko dozu. Zelan sentiduten zara? 

Bihar kaleratuko da, beraz, ez da ezer falta. Egia da, uste baino lehenago heldu dala, izan be, beti oso urrun ikusten da sortzen zabizen prozesu horretan. Eguna heltzean, arraro antzemoten da. 

Bestetik, etapa barriari hasierea emoteko irrikitan nago. Blu abestia kaleratzean, pentsaerea aldatu neban. Baina, orain, diskoa plazetan entzuteak ilusinoa emoten deust.

2.- Zer topauko dogu lan barrian?

Guztira lau kanta dira, Ke Lepogaz produziduta. Nire soinu topetako bilakaerea izan da. Soinua baino, musikalki egin gura dodan hori. Sortze prozesuan kapak kenduz; hain zuzen be, banda formatutik bakarkakora salto egitea. Hori erakustea da asmoa.

Lan handia izan da, gehien bat musikalki nire atmosferea eta soinua topetan, halanda ze, hemendik aurrera erabili gura dodazenak. Beraz, lau abesti horreetan ikusi geinke. 

Bestalde, Elurra izeneko abestian nire aitak 92. urtean Pakistanen egindako espedizinoa kontetan dau. Hortik egin gura izan dot aurrera. Oso argi naukan abesti hori diskoaren bihotza izan behar zala.

3.-Ke Lepozen produkzinoagaz gan, Castillo Suarezen laguntzea be jaso dozu. Zelakoak izan dira hartu-emonak?

Bai, Ke Lepozegaz egin dodan alkarlanagaz gan, Castillo Suarezegaz be egon naz. Alkarregaz sortze-saioa egiteko proposamen heldu jakun eta horri esker, Blu abestia sortu genduan. Haren poema bat oso gogoko neban, Iritsiko da astelehena. Beraz, mantra bezela eralbitea.

Poemak Castillo Suarezen bizipenak kontetan ditu, nik be sentidu izan dodazenak: halanda ze, guztiz konektetan dot. Gainera, uste dot, harrera oso ona izan dabela entzuleengan.

Azkenean egoera asko kontetan ditugu, izan be, danok bardina sentiduten dogu. Beraz, uste dot hori dala musikearen magia, kontzeptu unibersalak lantzen ditugula gura edo gura gabe.

4.- Aloud Music diskoetxera egin dozu salto. Zelan joan da lan barriaren grabazinoa? Zelan konpondu zarie?

Egia esan, oso pozik. Kuriosoa da, izan be, zigilu hori beti izan dot oso gertu. Askotan ez dogu ikusten parean dauakun hori; kasu honetan, holan izan da.

Bide nahiko luzea egin dogu biok, bakotxak haren aldetik, baita alkarregaz hurbil be: izan be, hainbat kolaborazino egin ditugu. Beraz, lan dezente egin ditugu batera, baina ez nire proiektuagaz.

Oso polita da ulertzen zaren horreekaz lan egitea. Alde horretatik oso eskertuta nago Sergio eta Ferminegaz. Bikote oso ona egiten dabela iruditzen jat. Beraz, oso ondo inguratu nago eta babes handia sentiduten dot. Halanda ze, laguntza asko jaso dot bertara heltzeko.

5.- Zelan definiduko zenduan zure estiloa? Izan be, estilo eta mundu ugari buztartzen dituzu zure ibilbidean...

Zaila egiteagaz gan, ez jat gehiegi gustetan etiketak jartea egiten dodanari. Beraz, proiektuak nire izena dauka. Horrek, aukerea emoten deust momentuan naizena izateko. Badakit aldatzen nagoala eta aldatuko nazela, izan be, oraine giten dodan musikeak ez dauka zerikusirik etorkizunean egingo dodanarekin. Hori gustetan jat.

Beste batzuetan, sentiduten dot ez dodala ezer konkretua egiten eta horrek bildurra emoten deuts, izan be, beti gustetan jaku talde edo  zerbaiten parte izatea. 

Hori bai, distantziatik ikusita, harro nago nire erabagiaz. Esaterako, Bristoleko jaialdi batean parte hartukot, post-rock ilun eta progresiboa sustatzen dauana. Hori naz % 100? Ez, baina orain horregaz konektetan dot. Agian ez ditut betetzen check list guztiak hori izateko, baina orain egiten dodanak eroan deust bertara. Nire beste atal batzuk poeta bategaz kolaboratzera eroaten deustie edo Kultur Etxe bateko ekimenetan parte-hartzera.

Polita iruditen jat artista bakotxak eremu ugari jorratea. Ez dot gura etiketak izatea, baina seguraski ez dakidalako zein jarri.

6.- Zer daukazu esateko diskoaren azalari buruz? 

Azala oso garrantzitsua iruditzen jat, izan be, disko bakotxak bere irudia izan behar dau. Kasu honetan, Joseba Ezkurdiren obrea, daborduko sortua, da portada. Obrea ikusitakoan, horrek nire musikea deskribiduten ebala sentidu neban, konexino oso polita izan zan. Gainera, obreari egin jakon laudorioa sekulakoa dala iruditu jakun.

7.- 2019. urtean bakarkako ibilbidea hasi zenduan. Zer ateratan dozu osotzen zagozen bakarkako ibilbide horretatik?

Askotan esaten deuste bakarrik nagoala, bandarik gabe. Bai, bakarrik nago, baina, oso ondo inguratuta. Gainera, inoiz baino kolaborazino gehiago egiten dodazela esango neban: naturaltasun osoz, aukerei baiezkoa emoten.  

8.- Kontzertuei jakogonez, zen da zure agendea?

Bizkaian emongo dodan kontzertu bakarra eta hurbilena, abenduaren 4an Bilboko Kafe Antzokian izango da, hain zuzen be, diskoaren aurkezpena. Itziar Garalucek egingo ditu bisualak. Benetan, zuzenean ikusteko bizitekoa izango da. 

Gainera, kontzertu-gaua, Mahl Kobat proiektuak edegiko dau. Upealakoak dira. Baliteke, kontzertuaren bitartean abeslaria negarrez hastea, izan be, oso musika sentikorra da. Proiektu biak batera oso polita izango da. Sarrerak oraindino salgai dagoz hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu