Heldu! Korrikeari

Bizkaie! 2006-12-18 01:00   Euskerea berbagai

Karrantzan martiaren 22an hasi eta apirilaren 1ean Iruñean amaitu arte, Euskal Herriko hainbat herrik Korrikearen 15. edizinoaren lekukoari helduko deutse. Heldu! lelopean, euskal emakumeak omentuko ditu aurten.

Karrantzan martiaren 22an hasi eta apirilaren 1ean Iruñean amaitu arte, Euskal Herriko hainbat herrik Korrikearen 15. edizinoaren lekukoari helduko deutse. Heldu! lelopean, euskal emakumeak omentuko ditu aurten, ‘urteetan euskal kulturea eta euskerea, belaunaliz belaunaldi, gorde eta transmitiduteko izandako indar, adorea eta balioa omentzeko’, zehaztu dau prentsaurrekoan Edurne Brouard Korrika 15eko zuzendariak. Prentsaurrekoan AEKren koordinatzaile Mertxe Mujikagaz eta AEKren Artekaritza Kontseiluko kide Asier Amondogaz batera egon da edizino barria aurkezteko.

Heldu! lelopean, orain arte Korrikearen lekukoa egon ez dan herri eta bailara batean hasiko da Korrikea: Karrantzan. ‘Pozalagua izeneko kobazuloan, ohiko estalaktita eta estalagmiten artean, estalaktiba berezi batzuk dagoz: estalaktita eszentrikoak. Egitura horreek, goitik behera egin beharrean, ezker-eskuma zabaldu eta sare egitura ikusgarrietan batzen dira, alkarri jo barik, nork bere nortasunari eutsita. Hori da, hain zuzen be, Korrikeak egiten dauena’, esan dau Brouardek. Leloagaz hainbat berba-joko egin daitekez, ‘heldu izan daitekelako hazi, ailegau, oratu... Ezin ahaztu, ganera, euskerea, beharrezko oinarria baita, beraz, heldu euskereari be’.

Hamar egunez, gau eta egun, geratu barik ibiliko da KorrikEa Euskal Herrian, 2.100 kilometro baino gehigo egiteko, apirilaren lehenengo egunean Iruñean jai handia ospatzeko, ‘ezelako trabarik barik’. Ekimenari alkartasuna adierazoten deutsenek emondako dirua Nafarroako gau-eskoletara zuzenduko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu