Mintzalaguna ekimenean 1.600 lagun inguruk hartu dabe parte 2006an
2006-12-18 01:00 Euskerea berbagaiHogei herritara zabaldu dan lankidetza honen helburua, ingurune egokiaren falteagaitik euskeraz egiteko zailtasunak dituen euskaldunberriek, gehienetan uri handietan bizi diranek, euskeraz berbalagun izango diranak topetea da, ikasitakoa praktikan jarteko eta euskeraz biziten hasteko.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak eta Topaguneak sinatutako hitzarmenaren ondorioz, 1.600 lagun inguruk parte hartu dabe euskaldunbarriei euskeraz egiteko aukerea emotea helburu dauen Berbalaguna ekimenean 2006. urtean.
Hogei herritara zabaldu dan lankidetza honen helburua, ingurune egokiaren falteagaitik euskeraz egiteko zailtasunak dituen euskaldunberriek, gehienetan uri handietan bizi diranek, euskeraz berbalagun izango diranak topetea da, ikasitakoa praktikan jarteko eta euskeraz biziten hasteko.
Berbalaguna-Mintzalaguna orain 13 urte sortu eban Donostiako Bagera euskaltzaleen alkarteak, eta Topaguneak, sortu zanean, bere egin eban proiektu hori. Beraz, 2007an hamar urte beteko ditu Berbalaguna proiektua jorratzen. EAEn (Mintzalaguna, Berbalaguna), Nafarroan (Mintzakide) eta Ipar Euskal Herrian be antolatzen da gaur egun, era askotako erakundeen laguntzinoari esker: euskera alkarteak, euskaltegiak eta ikastetxeak.
Hitzarmen honen bidez, gaur egungo Berbalagunari laguntzinoa emotea ez eze, metodologia sortzea, egungo egoerearen azterketea egitea, hurrengo urteetarako lehentasunak zehaztea eta herri gehiagotara zabaltzea be bada, ahalik eta jente gehienarengana heldu daiten.
Antolaketa modua taldeka izan da, eta helburu taldeak hainbat erispideren arabera osotu dira: edade taldeak, guraso taldeak, etorkinen taldeak eta abar. Modu horretara, euskaldunbarriek edo euskerea bazter itxi dabenek, euskaldunakaz alkartu eta egoera naturaletan berba egin ahal izango dabe euskeraz.
Eusko Jaurlaritzeak, Topaguneagaz akordioa egitean, euskera alkarteen sarea erabili gura izan dau, euskaltegietako ikasleak ez eze, euskeraz jardun nahi dauen edozeinek be zerbitzu hau erabilteko modua izan dagian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!