‘Kirol Campusak euskeraz’ gabonetan
2006-12-19 01:00 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzeak eta Kirol zuzendaritzeak, Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldeak, Tau Baskonia saskibaloi taldeak eta Bidasoa Irun eskubaloi taldeak sustatu dabe Gasteizen aurkeztutako ekimena.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzeak eta Kirol zuzendaritzeak, Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldeak, Tau Baskonia saskibaloi taldeak eta Bidasoa Irun eskubaloi taldeak sustatu dabe Gasteizen aurkeztutako ekimena.
Programearen helburua gaztetxuei kirola, aisialdia eta euskerea aldi berean gozetako aukerea emotea da, kirolaren bitartez, euren gustuko gauzak eginaz euskeraz be bizi daitezan.
‘Kirol-campusak euskeraz’ abenduaren 26 eta 27an egingo dira eta danetara 200 gaztetxuk parte hartuko dabe, 8 eta 11 urte bitartekoek, Euskaltel-Euskadigaz Derion, Tau Baskoniagaz Gasteizen eta Bidasoagaz Irunen.
Aurkezpen ekitaldian izango dira Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Jose Ramon Garai Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendaria, Miguel Madariaga Euskadi Txirrindularitza Fundazinoko presidentea, Carlos Izar Tau Ceramica Baskoniako zuzendari nagusia eta Jose Angel Sodupe Bidasoa kirol taldearen presidentea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!