Zarzuelea Barakaldon
2007-01-05 01:00 MusikeaUrtarrilaren 14an hasiko da Zarzuela Topaketen hamabosgarren edizinoa Barakaldo Antzokian Federico Moreno Torrobaren ‘Luisa Fernanda’ ikuskizunagaz. Emonaldiak martiaren 4an amaituko dira.
Urtarrilaren 14an hasiko da Zarzuela Topaketen hamabosgarren edizinoa Barakaldo Antzokian Federico Moreno Torrobaren ‘Luisa Fernanda’ ikuskizunagaz. Emonaldia Madileko Compañía Lírica Antología de la Zarzuela konpainiak eskainiko dau.
Zikloaren hurrengo ekitaldia zezeilaren 4an izango da Donostiako Sasibil taldeak interpretauko dauen Manuel Fernández Caballeroren ‘El dúo de la africana’ lanagaz. Zezeilaren 18an, Madrileko Nieves Fernández de Sevilla taldeak José Serranoren ‘La canción del olvido’ aurkeztuko dau.
Barakaldo Antzokiko XV. Zarzuela Topaketak martiaren 4an amaituko dira. Egun horretan, Uranzu Producciones konpainia madrildarrak Pablo Sorozabalen ‘El manojo de rosas’ lana aurkeztuko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!