La Oreja de Van Gogh da euskaldunei gehien gustetan jaken taldea
2007-01-04 01:00 MusikeaEusko Jaurlaritzako Soziologi-Prospekzino Bulegoak egindako euskal soziometroaren datuetan oinarrituta, donostiarrak dira euskaldunei gehien gustetan jakezanak. Inkestako galderak 2.886 laguni egin eutsiezan igazko irailaren 26tik urriaren 11ra bitartean.
Eusko Jaurlaritzako Soziologi-Prospekzino Bulegoak egindako euskal soziometroaren datuetan oinarrituta, donostiarrak dira euskaldunei gehien gustetan jakezanak. Inkestako galderak 2.886 laguni egin eutsiezan igazko irailaren 26tik urriaren 11ra bitartean.
Amaia Montero eta taldekideen ondoren Banito Lertxundi dago, gero Kepa Junkera, Joaquin Sabina eta Mocedades.
Musika estiloei jagokenez, ikerketearen arabera euskaldunen % 36k pop estiloa entzuten dau, % 28k rocka eta % 22k musika klasikoa.
Emakumezkoek gizonezkoek baino gehiago aitatu dabe La Oreja de Van Gogh talde faborito moduan eta gehienak 45 urtetik beherakoak izan dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!