Manu Robles-Arangiz fundazinoak ‘Euskalgintza sindikalgintzan txertatu III’ liburua argitaratu dau
2007-01-02 01:00 kulturbizIñigo Aranbarri, Jakes Bortayrou, Andoni Egaña eta Roldan Jimenoren testuak batu ditu Manu Robles-Arangiz Institutua fundazinoak ‘Euskalgintza sindikalgintzan txertatu’ izeneko sailaren hirugarren alean. Aitatutako sailean euskal kulturako hainbat ahotsek euskera, kultura, lan mundua eta gizarteari buruzko berbaldiak emoten ditue, eta gero hitzaldiok liburuan argitaratzeko moldatzen dira.
Iñigo Aranbarri, Jakes Bortayrou, Andoni Egaña eta Roldan Jimenoren testuak batu ditu Manu Robles-Arangiz Institutua fundazinoak ‘Euskalgintza sindikalgintzan txertatu’ izeneko sailaren hirugarren alean. Aitatutako sailean euskal kulturako hainbat ahotsek euskera, kultura, lan mundua eta gizarteari buruzko berbaldiak emoten ditue, eta gero hitzaldiok liburuan argitaratzeko moldatzen dira.
Hirugarren liburu honetan jasotako emoitzak gogoeta interesgarriak ditu. Iñigo Aranbarri idazleak ‘Hitzen zarata’ aztertzen dau, hau da, komunikabideetan sarri erabilten dan hizkuntza desitxuratua, guzurtia, edota hizkuntza eta ideologia jakin baten arabera moldatua; hau nabarmen ixten saiatzen da, ‘zapalketa historikoek mendez mende erabili daben bidea’ baita hori.
Andoni Egañak, barriz, bere ofizioa hartu dau gaitzat ‘Inprobisazinoa eta komunikazioa’ testuan, bertsolaritzea arpegi biko lana dala esanez: ‘plaza batera joatea eta urtetea eta zeozer esan beharra eta jentearengana heldu nahi hori alde batetik gogorra da eta, bestetik, oso apustu polita’.
Bortayrou eta Jimenoren testuek euskerea Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan zertan dan azaltzen dabe, hau da, hizkuntzearen statusa autorpen ofizial beterik ez dauen bi lurralde horreetan. Bortayrouk euskerearen argazkia eta lege-egoereagaz batera herri mobimentuaren burrukea islatzen dau; Jimenok, bere aldetik, Foru Hobekuntza, Nafarroako Euskerearen Legea eta beste autonomia batzuk hizkuntza-eredua zelan arautu daben aztertzen dau. Liburu hau www.mrafundazioa.org helbidean eskura daiteke.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!