Unai Basurko Australian

Bizkaie! 2007-01-03 01:00   Euskaldunak munduan

Joandako urriaren 22an, Getxoko portutik abiatu eta 72 egun, 7 ordu eta 22 minutu geroago, bart, Euskal Herrian arratsaldeko 19:22 ziranean sartu zan Fremantle, Australia mendebaldeko portuan Velux 5 Oceans estropadearen lehen etapeari amaierea emonaz.

Joandako urriaren 22an, Getxoko portutik abiatu eta 72 egun, 7 ordu eta 22 minutu geroago, bart, Euskal Herrian arratsaldeko 19:22 ziranean sartu zan Fremantle, Australia mendebaldeko portuan Velux 5 Oceans estropadearen lehen etapeari amaierea emonaz. Danetara, 12.000 itsas-milia izan dira eta tartean makinatxu bat burukomin izan dau portugaletearrak; ekatxak gorabehera, birritan lehorreratu behar izan dau ontzian izandako kalteak konpontzeko eta, horrezaz ganera, eguraldi txarra, haizerik bako eta indar handiko haize boladak be sufridu behar izan ditu.

Arazoak arazo, Tim Troy iparamerikarra estropadan abiatu be ez zan egin. Bidean geratu dira, barriz, ‘Hugo Boss’ ontziko Alex Thompson eta ‘Ecover’ ontziko Mike Golding. Unai Basurko bosgarren heldu da Australiara, nekatuta baina pozik, ilusino handiagaz eta hilaren 14an bigarren etapeari ekiteko prest. Denpora gitxi deskantsetako eta ontzia konpontzeko baina ‘Pakea’ ontzia diseinau eta eregi dabenak eta Basurkoren lehorreko taldea lanean dagoz daborduko.

Bigarren etapan, urtarrilaren 14an hasi eta martiaren amaiera aldean amaituko dan 2. etapan, 15.000 itsas-milia egin beharko ditue eta ontzia hegoaldeko meridianoetatik eroatea eta Hornos lurmuturra lako puntuak ez dira bromea izango. AEBko Norfolken amaituko da bigarren etapea eta azkenengoan, barriz, Norfolk eta Getxo bitarteko 3000 milia inguru osotu beharko ditue Atlantiko itsasoa zeharkatuz.


Getxo-Fremantle. Sailkapena:

1.- ‘Chemines Poujoulat’. Bernard Stamm (42 egun, 23 ordu eta 18 minutu).
2.- ‘Spirit of Yukon’. Kojiro Shiraishi (46 egun eta ordu bi).
3.- ‘Saga Insurance’. Sir Robin Knox Johnston (67 egun eta 57 minutu).
4.- ‘A Southern Man-AGD’. Graham Dalton (71 egun, 15 ordu eta 34 minutu).
5.- ‘Pakea’. Unai Basurko (72 egun, 7 ordu eta 22 minutu).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu