Iruzurrak ardaoetan
2007-01-03 01:00 Jan edanakBeste gai askogaz pasetan dan legez, ardaoetan be izaten dira iruzurrak. Jagokon kategoriara ailegau danetik, hainbat marka eta jatorrizko izentapen falsifikauta, antzeko ardaoak ikusi izan dira. Baina badagoz probak iruzur horreei aurre egiteko.
Beste gai askogaz pasetan dan legez, ardaoetan be izaten dira iruzurrak. Jagokon kategoriara ailegau danetik, hainbat marka eta jatorrizko izentapen falsifikauta, antzeko ardaoak ikusi izan dira. Baina badagoz probak iruzur horreei aurre egiteko.
Hainbat ikerlari australiarrek benetakoak ez ziran goi mailako ardaoak detektetako metodoa garatu eben 2001ean. Besteak beste, karbono 14aren bidezko datazinoarena. Entzute handiko eta prezio altuko ardaoa erosterakoan, beronen jatorria eta edadea ezagutzeko balio dau, izan be, etiketan 50. urtean egindako ardaoa dala esaten bada be, baleiteke ez izatea sasoi horretakoa.
Zorionez, ardaoak dituan azukerek eta beste osogai batzuek be emoten deuskue informazinoa ardaoaren edadea ezagutu ahal izateko. Aitatzeko adibidea da Frantzia herrialdea oraintsu eskandalizau ebana: Burdeos deituriko ardaoak saltzen hasi ziranean, bertakoekaz alderatuta antzik be ez eukela jaubetu ziran, saltzaileak guzurra esan eutsen bezeroei ardao muetearen eta beronen edadearen ganean.
Ikerlari frantsesek ADN bidezko probea garatu dabe eta, antza danez, ardao batek goi mailakoa izateko behar leukezan ezaugarriak dituan ala beste ardao merkeagoren bategaz nahastauta dagoan jakin daiteke. Ardoa egiteko erabili diran mahatsen ADNa aztertuta, Frantziako (INRA) Ikerketa Agronomikoetarako Instituto Nazionalean dinoe ardaoaren irudi genetikoa ataratea posible dala.
Aitaturiko metodoak Burdeoseko iruzurra ebitauko leuke. Izan be, iruzurra egiteko, ardao merkeak nahastu ebezan Burdeosekoekaz eta bertakotzat saldu, eroslea engainauta eta Burdeoseko ardao legez kobrauta. Jacques Hemmer deituriko gizon bat sartu eben kartzelara igazko maiatzean iruzur hori dala eta; ganera, miloe bat eurotik gorako isuna pagau beharko dau.
Proba horregaz, INRAko ikerlariek dinoe mahats mueta bategaz eginiko ardaoaren zein mahatsak nahastauta ataratakoaren jatortasuna azter daitekezala.
Bestalde, iruzurrak ebitetako beste hainbat froga aztertzen dagoz eta honezkero eraginkorrak dira ardaoa barrikan dagoanean; ez hain zehatzak, ostera, boteilarautako ardaoetan.
Australia, Zelanda Barria, Estadu Batuak edo Hego Afrika lako lurraldeak etenbako mehatxua dira Frantziako ardaogintzearen industrian, izan be, herrialde horreetan ardaoaren jatortasuna ezagutzeko probak ez dira bape zehatzak izaten eta horrek kalte egiten deutso Frantziari. Bestalde, Frantziako ardaoek ADN probea pasetan badabe, produktoreei goi mailako kalidadea emongo jake, benetako kalidade markea. Era horretan, Cabernet Saugvinon erosi dauenak jakin badaki ardao hori goi mailakoa dala.
Halanda be, ADN probeak badaukaz traba batzuk. INRAko ikerlariek ezin dabe jakin ardao zehatz bat noiz produziduta dagoan ezta zein lurraldetan be. Bai, ostera, ardaoa egiteko erabili diran kastak.
Askorentzako, ardao baten kalidadea eta jatortasuna erabagiteko probea dastaketea da. Baina ADN azterketea aurrerapausu itzela da, baita produktore bakotxari egindako jarraipena be, hau da, produzidu eta saldu dauenaren kontrola izatea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!