Ume kantariak Arriagan

Bizkaie! 2007-01-04 01:00   Musikea

OLBE Operaren Lagunen Bilboko Alkarteak Benjamin Britten musikagile ingelesaren 'Kedar-garbitzaile txikia' obrea estreinauko dau Bilboko Arriaga Antzokian. Obrea urtarrilaren 6an eta 7an antzeztuko dabe, goizeko hamabietan eta arratsaldeko zazpiretan.

Ignacio Garcia eszena zuzendariak istorioaren nondik norakoak azaldu ditu: ‘oso krudela da, baina umeek mundua hartzea erabagiten dabe, eurak diralako etorkizunaren jaube’. Danetara, zortzi eta hamalau urte bitarteko hamasei ume abeslari izango dira eszenatokian kedar-garbitzaile moduan lan egitera eta bizitza arriskuan jartera behartuta dagoan umearen istorioa kontetako. Umeak bizkaitarrak dira danak, Bilboko abesbatzetakoak. Wolfang Izquierdo musika zuzendariaren esanetan, ‘ume gitxi entzun doguz baina topetan egon garana topau dogu’.

OLBEk pasa dan urtean sortu eban OLBE Txiki ekimena ume eta gazteei operea hurreratzeko helburuagaz. Ordutik, antzokietara eroan daben bigarren obrea da Arriagan aurkeztuko dabena, pasa dan urrian 'Petri eta otsoa' taularatu ostean. Orain arteko arrakastea ikusita, aurtengorako beste hiru opera lanen aurkezpena iragarri dabe: 'Dultzinea', 'Loti ederra' eta 'Animalien ihauteria amets'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu