Hamaika Bertute
2007-01-02 01:00 BertsolaritzeaEgitasmo barri honetan bertsolari eta gai-jartzaileak batu dira. Batez be gazte-jenteak bertso-saioetan parte hartzeko eta bertso saioak antolatzeko dauen aukera urriari erantzun bat emotea da helburua. Informazino gehiago: Hamaika Bertute
Sarri entzundako kontua da bertsolari gazteak ez dauela bertsotan egiteko plazarik eta dituan plazetan ez dauela baliabide egokirik. Hutsune hau bete guran egitasmo barri bat baino gehiago sortu da. Euren artean lehenagoko artikuluren batean aitatu zan ‘Emetik Bertso Kabareta’. Oraingoan, beste proposamen eder baten barri emotea da asmo nagusia, inor interesauta balego, horretan parte hartzeko aukerea izan daian.
Egitasmo barri honetan bertsolari eta gai-jartzaileak batu dira. Batez be gazte-jenteak bertso-saioetan parte hartzeko eta bertso saioak antolatzeko dauen aukera urriari erantzun bat emotea da helburua.
Ahalik eta bertsolari gehienek kantetako aukerea izatean dago gakoa eta hori lortzeko talde-izakerea sano azpimarrauta dago. Hori dala eta, taldearen erabagia izango da bertso-saio batera bertsolari batzuk edo beste batzuk joatea. Antolatzaileak lekuan lekuko ezaugarriak ikusita saio mueta bat edo beste bat aukeratzea bere esku izango dau: besteak beste, bertsotriki-poteoa, bertso-afaria, bertso-saioa.
Bertsolari bakotxak bere parte-hartzeagaitik 25 euroko diru-kopurua jasoko dau eta horrezaz gan, bertako afari, bazkari edo dana dalakoaren gastua antolatzaileak hartuko dau beregan.
Hamaika Bertutek bertso-eskaintzea handitu gura dau, bai bertsolari eta antolatzaileena, bai entzulearena be. Antolatuko diran ekintza guztietan protagonista nagusia bertsoa bera izatea da kontua eta hori lortzeko bitarteko egokiak izatea derrigorrezkoa da. Berbarako, lekua, megafonia, ahal dan neurrian giroa…
Taldeak berak bere ekintzak aurrera eroateko gaitasuna izatea edo ahalegina jartea taldearen oinarrietako bat izango da (autoeraketea eta autogestinoa). Taldearen ardurea izango da bertso-saioetara joan behar daben bertsolariak denporaz abisetea. Antolatzaileen ardurea, barriz, bertso-saioen promozinoa egitea ez eze, bertsolariei ahal dala harrera ona ziurtatzea izango da.
Hamaika Bertutera orain arte batu diranak:
1.- |
Agirre, Amaia |
2.- |
Agirreazaldegi, Ainhoa |
3.- |
Aizpuru, Egoitz |
4.- |
Alberdi, Uxue |
5.- |
Albistur, Aitor |
6.- |
Ansa, Ion |
7.- |
Arrillaga, Mikel |
8.- |
Artetxe, Miren |
9.- |
Bartra, Oihana |
10.- |
Eizagirre, Estitxu |
11.- |
Eizagirre, Iñigo |
12.- |
Gabilondo, Nahikari |
13.- |
Gorostidi, Bixente |
14.- |
Gurrutxaga, Iñaki |
15.- |
Ibaibarriaga, Asier |
16.- |
Labayen, Jokin |
17.- |
Lizarralde, Ander |
18.- |
Mantxi (Manzisidor, Iñigo) |
19.- |
Martin, Alaia |
20.- |
Martin, Jon |
21.- |
Mitxelena, Karmele |
22.- |
Muñoa, Unai |
23.- |
Otamendi, Andoni |
24.- |
Rezola, Agin |
25.- |
Uranga, Jokin |
26.- |
Xamoa (Oiartzabal, Arkaitz) |
27.- |
Zabaleta, Eneritz |
28.- |
Zelaia, Egoitz |
29.- |
Zelaieta, Julen |
30.- |
Zubia, Felix |
31.- |
Zulaika, Julen |
32.- |
Beñat Ugartetxea |
33.- |
Jon Unanue |
34.- |
Ibai Guridi |
35.- |
Garikoitz Sarriugarte |
Hamaika Bertuteren eguna
Hamaika Bertuteren eguna urtarrilaren 13an ospatuko da, Donostian, goizeko 11:00etan hasita.
Egun honen helburua Hamaika Bertute izenpean antolatu dan ekimenari hasierea emotea da, eta, bide batez, bertsoaren bidez eta bertsolariei esker gozau eta gozarazotea.
Egitaraua
10:00: Prentsaurrekoa Bilintx Megadendan. Proiektuaren eta webgunearen aurkezpena.
11:00-14:30: Talde-argazkia egingo da lehenik. Gero, hamaiketakoa banatuko jake bertaratzen diran guztiei. Jarraian, bertso musikatuak izango dira eta hortik aurrera, bazkaltzeko ordura arte, bertso triki-poteoa egingo da Donostiako alde zaharrean.
14:30-18:00:Bertso-bazkaria Suhazi jatetxean. Ondoren, bertso triki-poteoagaz jarraituko da iluntzera arte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!