Karmele Gisasola herri-kirolaria protagonista Hitzetik Hortzeran
2025-11-13 08:25 BertsolaritzeaHitzetik Hortzera, asteon domekan, zemendiak 16, arratsaldeko 15:00etan, ETB1en.

Umetatik herri kirolak gertutik bizi izan ditu Karmele Gisasolak, izan be, aita harrijasotzailea izanda, beragaz joaten zan erakustaldietara. Ikusi eta ikasi: gaztetxotan hasi zan trontzan eta ondoren harria jasoten ikasi eban. Eta bide horretan hasi zanean entzun behar izan eban harria ez zala emakumeentzat. Halan da be, bidean jarraitu eta ibilbide luzea egin dau horretan. Gaur egun harria itxita azkoran dabil Gisasola.
Hori guztia eta gehiago kontauko dau domekako Hitzetik Hortzeran, besteak beste, emakumeek herri kiroletan daben presentziari buruz beraz egingo dau Mirari Martiarenagaz: hainbat modalidadetan hartu daben indarraz baina beste batzuetan jarri behar dan arretaz. Herri kiroletan erreferente izatearen ardurea lako gaiak be jorratuk ditue.
Bertso mundua be gertutik ezagutzen dau Karmele Gisasolak. Bertsozalea izan da betidanik eta alkarrizketan horri be helduko deutse. Bizkaiko Bertsozale Alkartean lanean be ibili zen eta garai ha be nabarmenduko dabe.
Bizkaiko eta Nafarroako txapelketetako bertsoaldiak Hitzetik Hortzeran
Nafarroako Bertsolari Txapelketako Leitzako finalaurrekoko bertsoaldiak entzungo dira. Jabi Lezaun Landa, Julio Soto Ezkurdia, Kattin Madariaga Apaolaza, Mikel Lasarte Cia, Patxi Castillo Graciarena eta Sarai Robles Vitas ibili ziran bertsotan eta Iratxe Legarrak jarri zituan gaiak. Julio Sotok saioa irabazi eta beraz, zemendiaren 29an Nafarroa Arenako finalerako zuzeneko txartela eskuratu eban.
Beste alde batetik, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetako lehen bueltako azken saioa izan zan Barakaldon. Ibai Amillategi Omaetxebarria, Irune Basagoiti Agirre, Lurdes Ondaro Mallea, Mikel Goiriena Larrazabal, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroak kantau eben eta gai-jartzaile lanak, barriz, Idoia Anzorandia Kareagak egin zituan. Barakaldoko saioaren ostean erabagita geratu da zeintzuk kantauko daben bigarren bueltan Bermeon eta Markina-Xemeinen.
Bermeoko finalaurrekoa zuzenean eskainiko da ETB4n
Bertsozaleek hitzordu bikotxa dabe astegoienean, izan be, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren itzulia zuzenean jarraitzeko aukerea izango da ETB4n arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Ilaski Serranok aurkeztuko dau saioa eta ondoan izango dau Ander Elortegi Garatea bertsolaria saioaren analisia egiteko. Bertsotan ibiliko dira Aissa Intxausti Aburruza, Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Badiola, Ibai Amillategi Omaetxea, Onintza Enbeita Maguregi eta Unai Mendiburu Valor.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
