Euskerea Bizibarritzeko Plan Estrategikoa onartu dau Bermeok

Bizkaie! 2007-01-03 01:00   Euskerea berbagai
2007-2009 tartean ezarriko da

Arduradunen esanetan, ‘normalizazinoaren ikuspegi zabala eta osoa izateko, helburu orokorrak eta zehatzak eskuratzeko eta lanaren lehentasunak hobeto sendotzeko’ eratu da egitasmo barria.

Bermeoko Euskera Batzordearen proposamenez, hizkuntza-programeak helburu barriak ezarriko ditu etorkizunerako, ardatz nagusietako bat orain arte landu diran arloetan lanean jarraitzea bada be.

‘Normalizazinoaren ikuspegi zabala eta osoa izateko, helburu orokorrak eta zehatzak eskuratzeko eta lanaren lehentasunak hobeto sendotzeko’ eratu da egitasmo barria, arduradunen esanetan. Horreek dira 2007tik 2009ra Bermeoko Euskera Batzordeak ezarritako Euskerea Bizibarritzeko Plan Estrategikoaren helburu nagusiak. Kale izendegien eta toponimiaren esparrua, etorkinen euskalduntzea, enpresa eta alkarteen euskera plan berezituak, gazteen artean erabilera sustatzeko ekimenak eta belaunaldien arteko trasmisinoa indartzea izango dira, baita, ardatz nagusiak, besteak beste.

Euskerearen Aholku Batzordearen lana sendotzea, euskerearen ordenantza eguneratzea eta euskalduntze-alfabetatze lana sustatzea be lortu gura ditu Euskerea Bizibarritzeko Plan Estrategikoak, 2003an Eusko Jaurlaritzearen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeagaz lankidetzan hasitako lehenengo programeagaz jarraituta.


Analisi positiboa

Datozan hiru urteotarako plana onartzeaz gain, Bermeoko Udalak 2003-2006ko plangintzeak aintzat hartzen zituan esparru nabarmenen analisia egin dau. Aurrerapausuen artean, udalerriko 24 enpresa eta alkartek sinatutako euskerearen ganeko erabilerearen akordioak, gazteentzako berenberegi bideratutako ekimenak, merkataritzan emondako laguntzinoa edota atzerritarrei zein gurasoei zuzendutako egitasmoak goraipatu ditue.

Antolatutako ekintzen balorazino positiboa egin dabe eta datuetan oinarritzen dira horretarako: 2004an, aurreikusitako ekintzen % 81,3 bete ziran; 2005ean, % 87,3; eta azkenik, 2006an % 90.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu