Karlos Zarraga: ‘argitaletxe batzuk oso kalidade eskaseko lanak ataraten ditue’
2007-01-05 01:00 BarriketanRenoko (Nevada, AEB) unibersidadeko euskal liburutegia horniduteko liburuak bialdu ditu hainbat urtean.
Bizitza osoa liburu artean emon dau zaratamoarrak eta, oraintsu jubilau dan arren, oraindino be askotan ikusiko dozue Bilboko Moyua Plaza inguruko liburudendan. Urteetan, Renoko (Nevada, AEB) unibersidadeko euskal liburutegia horniduteko liburuak bialdu izan ditu. Orain, beste batek hartu dau zeregin hori baina Zarragak kontu asko ditu kontetako.
Orduan, euskal liburuakaz militantziagaitik ibilten ginan, ez egoan interes komertzialik. Egin behar zalakoan egiten genduan, Euskal Herriagaitik arlo horretan be zeozer egin behar zalako. Leopoldo Zugazaren ideia izan zan azokearena. Erakundeetatik ez zan inor etorri, liburuak bialdu arren. Zugazari eta Gerediagakoen lanari esker, hainbat erakundetako liburuak eskuratu eta salgai jarri ziran. Antolakuntzea eta salmentea euren esku egozan eta saltzen ez ziran liburuak bueltan bialtzen ziran.
Liburu horreek, zeozelan esateko, arlo politikoa tapetako erabilten ziran eta horregaitik sartu nintzan ni liburugintzan. Gu izan ginan Bizkaian euskal liburuen lehenengo banatzailea eta enpresearen izena San Migel zan, San Migel Banatzailea. Propagandea egiten genduan eta, liburuak euki arren, jentea beste gauza batzuetarako hurreratzen zan. Hortik hasi ginan baina gero zaletu egin nintzan ze liburuak gustetan jatazan.
Zentsureari jagokonez, salgai jarri ezin ziran hainbat liburu geunkazan. Beti egoten ginan adi, inguruetara begira. Baina liburu horreek mahaipean eukiten genduzan eta jenteak batak besteari esaten eutson zelan lortu. Poliziak liburuak ‘bahitzen’ zituan baina guk aleak gordetan genduzan.
Kontuan hartu behar da urte asko pasau dirala. Sasoi txarrak ziran ze badakigu nork agintzen eban hemen eta euskalduntasunari egurra emoten eutsen beti. Halanda be, militantzia egoan, jenteak bizi egiten eban. Azokara euskal liburuen bila etorren jentea egarriagaz ikusten zenduan. Gaur egun, barriz, jenteak erosten dau, bai, eta zaletasuna euki, badauka; baina ez da ikusten poztasun hori liburu bat erostean, irakurtean. Sasoi batean, liburu gitxi egozan baina egozanak gehiago baloretan ziran.
Orduko garaian orain dagoan dana egongo balitz, beste gauza bat izango litzateke! Orain, merkadu librea dago, propagandea erraz egiten da, liburuak lortzea erraza da, ikastolak dagoz eta umeak txikitatik hasten dira irakurten... Oso desbardina da. Kontuan hartu lehengo garaietan eskolak gaztelaniaz izaten zirala eta euskal zaletasuna etxean jorratu behar zala. Orain, beste giro bat dago.
Bai. San Migel banatzailea etorri zan lehenengo eta Kirikiño liburudendea gero. Elkarlanekoek Urretxindorra liburudendea sortuko ebela jakinarazo eustien eta aukerea parebakoa izan zan. Liburudenda handia da eta oso erraz lortu leitekez liburuak, ez dago arazo lar. Liburudenda txikietan, askotan, dirurik be ez da egoten gura dozuzan liburuak ekarteko. Horretan, Urretxindorra desbardina da eta hemen euskal liburua beti izan da ardatz nagusia. Askatasun guztia izan dot nire beharra beteteko eta, behar izan dodanean, beti izan dot zuzendaritzearen laguntzinoa. Hori eskertzekoa da, askatasun guztiagaz egin dot lan, gustora, oso gustora, eta hori oso garrantzitsua da bizitzan.
Beti ahalegintzen nintzan euskal liburu danak lortzen. Liburu ‘arraro’ bat baegoan, hau da, nonork argitaratu eta banaketea berak lagun artean edo herri baten bakarrik egiten baeban, nik hori lortzeko grina neukan, liburudenda batean ezinezkoa zalako lortzea. Liburu hori behar dauenari eskaintzeko aukerea emotea zan nire helburua. Orduan, Jon Bilbao bibliografoagaz nituan hartu-emonak eta berak baekian zelako liburuak lortzen nituan nik. Bilbaok beste liburudenda batzuekaz egiten eban behar, Manterola gipuzkoarra, Linazero arabarra eta Gomez nafarragaz, berbarako. Berak ikusten eban batetik eta bestetik liburuak jaso arren, nik, Urretxindorran, berak jasoten ez zituan beste hainbat nituala eta orduan egin eustan Renora liburuak bialtzeko proposamena. Hori ohorea izan zan niretzat.
Gasteizera bialtzen nituan liburuak, eusko bibliografia egiten zan lekura. Jon Bilbaok liburu bakotxaren fitxea egiten eban eta liburu bakotxa beraren fitxeagaz bialtzen eustan niri. Berak bibliografia osotzen eban bitartean, nik liburuak kutxatan jarri eta Renora bialtzen nituan. Bien bitartean, ‘Sancho el Sabio’ euskal gaien fundazinoko ordezkari Jesus Olaizolak proposatu eustan eurei be aleak bialtzeko eta, beraz, batetik Renora eta bestetik ‘Sancho el Sabio’ fundazinora bialtzen nituan liburuak eta oraindino be bardin segiduten dogu.
Jon Bilbaok euskal bibliografia egiteko euskal gaien ganean argitaratzen zan dana behar eban eta agindua horixe izan zan. Euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez... Baionatik be ekarten nituan liburuak. Edozein herritara oporretara edota egunpasa joaten nintzanean, zabalik egozan liburudenda danetara sartzen nintzan eta ez neukan libururen bat ikusi ezkero, erosi egiten neban. Ez bakarrik Renora bialtzeko, baizik eta gure bezeroei be eskaintzeko.
Osasuntsu dagoala esango neuke. Kontuan hartu gazte gehienak euskaldunak dirala, euskeraz badakiela. Ikastoletan eta eskoletan irakurteko zaletasuna sortzen da, ez da lehengo moduan. Lehen, oso gitxi irakurten zan, beharrezko liburuak baino ez ziran erabilten. Orain, kulturea desbardin baloretan da eta, berbarako, erregaluren bat egin behar danean, hainbatek liburu bat erregaletan dabe eta horrek poztasuna emoten dau.
Liburugintzeak gorantz egin dau eta, teknologia barriak egon arren, liburuek beti izango dabe bizitzea. Teknologia barriek ez dabe liburuen lekua hartuko ze liburu on bat eskuetan hartzeak eta zabaltzeak asko balio dau. Liburua apalean euki eta noizean behin begiradatxua egitea eta ordenadorearen aurrean irakurri behar izatea ez dira gauza bera.
Landakon, leku gehiago dago eta jente kopurua begiz neurtzea ez da bape erraza. Baliteke jente gitxiago egotea eta jai egunen eragina izan daiteke hori, jenteak beste plan batzuk egin izanagaitik. Lehen, Durangoko azokea hurreratzen hasten zanerako, danen buruan egoan Durango. Orain, Durangora joateaz gan, beste zeregin batzuk be badagoz baina, dana dala, jente asko hurreratzen da. Halanda be, Durangoko Azokea osasuntsu dago eta benetako esentzia ez da sekula galduko. Jente gazte asko joaten da, ez bakarrik ikustera, erostera be bai eta zaletasuna ikusten da.
Hori egin daiteke, bai, baina ez litzateke Durangoko Azokea izango, ez litzateke Euskal Liburu eta Disko Azokea izango, beste azoka bat baino. Ez deutsat indarrik ikusten, oso gatxa da beste azoka bat egitea. Saiatu ziran euskal gaia baina erderaz jorratzen eban azokea egiten baina zatiketak egiteak ez dakar arrakastarik. Durangoko azokea gauza berezia da, urteetan indarra hartzen joan da eta honezkero finkatuta dago, Durangon, eta bertan izan behar dau, ez beste inon.
Horretan ados nago. Sarritan ikusten doguz benetan argitaratzeko mailarik ez daben liburuak eta bigarren egunerako baztertuta dagoz. Euskeraz argitaratzen diran lanek eta argitaletxeek diru-laguntzinoak jasoten ditue erakunde publikoetatik eta nik ez dakit argitaletxe batzuek horretatik bizi diran ala zer baina emoten dau diru-laguntzinoa dala-eta argitaratzen dituezala liburuak. Gero, bezeroak badaki bereizten zein lan dan ona eta zein ez eta txarrak bazterrean geratzen dira.
Argitaletxe batzuk oso kalidade eskaseko lanak ataraten ditue, ez dira arduratzen eta interes komertzialen arabera argitaratzen dabe. Horrek, zeozelan, kalte egiten deutso euskal liburugintzeari. Badakigu lan danak ezin dirala puntakoak izan baina kalidadea landu eta zaindu egin behar da eta argitaletxe batzuk ez dabe hori egiten. Erakunde publikoetan, adituez antolatutako batzordea eratu beharko litzateke diru-laguntzinoa zein libururi emon eta zeini ez erabagiteko. Argitaletxeak zeozer atara gura badau, batzordeak azter dagiala lana eta laguntzinoa ez emotea erabagiten badau, argitaletxeak egin dagiala gura dauena baina diru-laguntzino publiko barik.
Laguntasun itzela izan dot euren aldetik. Emazteak, ezkondu baino lehenago be, herrietan antolatzen ziran berbaldi kulturaletara eta liburu azoketara laguntzen eustan. Gogoratzen dot Tolosako liburu azoka batean hiru egunez egon ginala, kalean. Ganera, bost urtean, biok egon ginan alkarregaz beharrean Kirikiño liburudendan.
Semeek be beti lagundu izan deustie. Udako oporraldian, askotan, liburudendara ekarten nituan. Seme txikerra euskal filologoa da eta urteak daroaz Durangoko Azokara joaten Renoko Unibersidadeagaz.
Horretan gabiz, ilusinoz. Gogoratzen dot zelan Jon Bilbaok esaten eustan Renora joan behar ginala hango unibersidadeko liburutegira baina...
Egitarau berezia antolatuko deuskue Renon eta, zeozelan, helduko gara.
Betidanik izan dodaz zaletasun batzuk, mendia, perretxikoak, pelotea eta beste hainbat. Horretan emoten dot orain denporea, beti be liburugintzea baztertu barik, beti daukat barruan har hori.
1.- Durangon, 1965. urtean, Andra Mariko elizpean batu zinien talde bat liburuak saltzeko. Zentsura garaia zan. Zelan gogoratzen dozuz sasoi hareek?
2.- Zer egoan orduan orain ez dagoana?
3.- Eta zer dago orain lehen ez egoana?
4.- Urretxindorra liburudendara heldu aurretik, hainbat lekutan ibili zara beharrean.
5.- Azokea sortu eta gitxira, 1967an, Renon (AEB), Center for Basque Studies sortu zan. Orduan, Euskal gaien inguruko ikerketen ganeko liburuak batu, kutxatan sartu eta Renora bialtzen hasi zinan. Zerk bultzatuta?
6.- Berrogei urtean, ia 50.000 liburuz gan, 15 aldizkari baino gehiagoren argitalpen danak, posterrak, diapositibak... bialdu dozuz. Zeren arabera aukeratzen zenduan zer bialdu?
7.- Zelan ikusten dozu euskal liburugintzearen osasuna?
8.- Durangoko Azokea har daiteke liburugintzearen termometro legez eta, askoren eretxiz, 2006ko edizinora jente gitxiago hurreratu da. Euskal publikoak bizimodu modernoaren beste zaletasun batzuk hartu ditu?
9.- Azokea Durangotik atara eta antolakuntza internazionalago bategaz erakustazoka handiago batean egin beharko litzatekela uste dozu?
10.- Askotan entzun eta esan izan da orain, euskeraz, liburu gehiago dagozala irakurleak baino. Errazegi argitaratzen da, kalidadeari lar erreparau barik?
11.- Aintzane Ipiña emaztea dozu eta, Center for Basque Studies-en izenean oraintsu egindako omenadian bera eta semea gogora ekarri zenduzan. Zenbaterainokoa izan da euren laguntasuna liburuen arteko ibilbidean?
12.- Inoiz hegazkinean ibili bakoa zara baina, zure ekarpentxua omendu guran, Renoko euskal unibersidadeak gonbitea egin deutsu emazteagaz batera joateko. Preparau dozue biajea?
13.- Oraintsu jubilau zara. Bizimodu barrira erraz ohituko zarela uste dozu? Liburuak faltan botako dozuz?
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!