Udal euskaltegietako irakasleek udalerrietako euskera planetan parte hartuko dabe
2007-01-03 01:00 Euskerea berbagaiUdalerrietako euskera planen ebaluazinoan, jarraipenean eta koordinazinoan udal euskaltegietako partaidetzea sustatzea da planaren helburua.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 802.625 euro zuzenduko ditu udal euskaltegietako irakasleek euren udalerrietako euskera planetan parte hartzeko. Udalerrietako euskera planen ebaluazinoan, jarraipenean eta koordinazinoan udal euskaltegietako partaidetzea sustatzea da planaren helburua.
Diru-laguntzinoak urtarrilaren 5era arte eska daitekez. Eskaerak HABEren Euskaltegien Erregistroan euskaltegi publiko legez dagozan erakundeen titularrek egin beharko ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!