'Txikitxef', umeentzako munduko gastronomia liburu onenen artean
2007-01-18 01:00 Jan edanakAndoni Luis Aduriz sukaldari donostiarrak sukaldaritzako munduko libururik onenaren saria lortu leike ‘Txikichef’ (Hariadna Editoriala, 2006) umeentzako errezeta-liburuagaz. Liburuak 75 errezeta baino gehiago batzen ditu eta umeen osasunaren aldeko aholkuak be emoten ditu.
Andoni Luis Aduriz sukaldari donostiarrak sukaldaritzako munduko libururik onenaren saria lortu leike ‘Txikichef’ (Hariadna Editoriala, 2006) umeentzako errezeta-liburuagaz. Liburuak 75 errezeta baino gehiago batzen ditu eta umeen osasunaren aldeko aholkuak be emoten ditu.
Liburuaren helburuetako bat umeak, gaztetxoak eta hareen gurasoak sukaldera hurreratzea eta bertan ondo pasetea da.
Danetara 4 eta 10 urte bitarteko 23 umek parte hartu dabe ‘Txikichef’ liburuan, Mugaritz jatetxeko sukaldari ezagunagaz batera. Errezeta horreek argazkiz, esaera zaharrez, jokoez eta ipuinez lagundurik datoz, umeei irakurketea errazteko.
Liburuaren 8.000 ale argitaratu dira, batzuk euskeraz eta beste batzuk gaztelaniaz. Salmenten etekinaren zati bat ‘Jangela Solidarioa’ egitasmoari emongo deutse.
Orain, Hariadna argitaletxeak plazaratutako liburuak ‘Gourmand World Cookbook Awards 2006’ dalako lehiaketan parte hartuko dau, Munduko Gastronomia Haur-Liburu Onenaren atalean. Apirilaren 7an ezagutarazoko dabez sarituen izenak Pekinen egingo dan ekitaldian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!