Dima Rockmaster 2006 dokumentala lehenengoz ikusgai Igorren

Bizkaiea 2007-01-18 01:00   Barriak

Mundu mailako lau eskalatzaile ezagunen lanak ditu ardatz: Patxi Usobiaga euskalduna, Dani Andrada espainiarra, David Lama austiarra eta Tomas Mrazek txekiarra. Lau protagonistek eskaladaren alderik gizatiarrena erakusten deuskue, lehiaketearen eta ikuskizunaren izkutuko kontuak tarteko. Euren motibazinoa, bizimodua eta enparauak azalduko deuskuez.

Kinkea Films-ek igazko urriaren 10etik 14ra Baltzolan, Nazinoarteko Eskalada Txapelketako II. edizinoan ikusitakoak jaso ditu Dima Rockamaster 06 dokumentalean eta jentaurreko aurkezpena gaur, urtarrilak 18, izango da Igorreko Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etan.

Mundu mailako lau eskalatzaile ezagunen lanak ditu ardatz: Patxi Usobiaga euskalduna, Dani Andrada espainiarra, David Lama austiarra eta Tomas Mrazek txekiarra. Lau protagonistek eskaladaren alderik gizatiarrena erakusten deuskue, lehiaketearen eta ikuskizunaren izkutuko kontuak tarteko. Euren motibazinoa, bizimodua eta enparauak azalduko deuskuez. Hurragotik ezagutuko dogu publikoarentzat hurrekoa izan arren, arlo askotan ezezaguna dan kirol hau. Horrezaz gan, eskalatzaile belaunaldi biren arteko antzekotasun eta desbardintasunak be agertzen dira.

Batetik, Dani Andrada 31 urteko eskalatzaile beterano eta ezaguna eta bestetik, 25 urteko Patxi Usobiaga, 24 urteko Tomas Mrazek eta 16 urteko David Lama, edadez gazteak izan arren, dagoeneko Munduko Kopako hainbat probetako txapeldun dira.

Modu berean ikusten dabe eskaladea? Arriskuari era berean begiratzen deutse? Motibazino beragaz egiten deutse aurre lehiaketei? Dima Rockmaster ospetsuan lehiatu ziran eta Kinkea Filmseko kamerek jaso ebezan nondik norako guztiak.

Kontuak kontu, banatu ezin daitekeen binomio bat dala ulertuta; eskalatzailearen alde gizatiarrena jaso nahi izan da, kirola eta lehiaketearen aspektuak alde batera itxi barik.

Fitxa teknikoa

- Zuzendaria: Arkaitz Basterra.
- Edizino eta postprodukzinoa: Antony Rohald.
- Argazki zuzendaria: Karlos Gomez.
- Kamerak: Iker Rementeria, Karlos Gomez, Antony Rohald eta Urko Sanchez.
- Zuzeneko soinua: Ander Bernaola eta Iker Rementeria.
- Produkzinoa: Urko Sanchez.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu