Sabino Arana Fundazinoak bertso paper lehiaketea abiarazo dau

Bizkaie! 2007-01-19 01:00   Bertsolaritzea

Sabino Arana Fundazinoak aurten be abian ipini dau bertso-paper lehiaketearen beste aldi bat. Lehiaketa hau Lehen Hezkuntzako 2. zikloa edo DBHko 4. maila bitartean, biak barne, ikasten ari diran Euskal Herri osoko eskola-umeei dago zuzenduta.

Sabino Arana Fundazinoak aurten be abian ipini dau bertso-paper lehiaketearen beste aldi bat. Lehiaketa hau Lehen Hezkuntzako 2. zikloa edo DBHko 4. maila bitartean, biak barne, ikasten ari diran Euskal Herri osoko eskola-umeei dago zuzenduta.

Ekimen honen bitartez, Sabino Arana Fundazinoaren asmoa gazteen artean euskerearen erabilerea sustatzea eta bultzatzea da, bertso-zaletasuna, euskal kulturako tradizinorik herrikoienetako bat sustatzeaz batera.

Lehiaketearen arauak dagoeneko bialduta dagoz ikastetxe guztietara eta lau kategoria desbardin jasoten dabez.

A (Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa) eta B (hirugarren zikloa) kategorietako parte-hartzaileek hurrengo gaiotako bat aukeratu leikie: ‘Urakan indartsua datorrela iragarri dabe. Etxetik alde egiteko agindua dozu’, edo ‘Euskal futbol selekzinoaren Gabonetako partidua ikustera joan zara eta oraintxe hasiko da’, edo ‘Kantari oso ezagun bat etorriko da ikastetxeko jaialdian parte hartzera. Zure kantari kutuna da, haren disko eta poster guztiak batzen dozuz’.

A kategorian parte hartzen dabenek gitxienez bertso bina edo kopla bina idatzi behar dabez; B kategoriakoek, gitxienez bertso bina eta gehienez launa.

C (DBHko 1.a eta 2.a) eta D (DBHko 3.a eta 4.a) kategorietako gaia hurrengo honeen artean aukeratu beharko da: ‘Aste hau telebista biztu barik pasetea erabagi dozue familian. Hirugarren eguna da gaur’, edo ‘Udan familia irlandar bategaz zagoz ingelesa ikasten’, edo ‘Musika-talde bateko partaide zara. Herriko jaietan zuen zuzeneko lehenengo kontzertua emoteko ordu batzuk falta dira’.

C kategorian parte-hartzaileek gitxienez hiruna bertso eta gehienez bosna idatzi beharko dabez; eta D kategorian, launa gitxienez eta seina gehienez.

Lanak Sabino Arana Fundazinoan (Kale Nagusia, 29 - 5.a. 48009 - Bilbo) entregau edo postaz bialdu beharko dira 2007ko martiaren 16a baino lehen. Epaimahaiaren erabagia 2007ko apirilaren 21ean jakinarazoko da.

Kategoria bakotxeko lehenengoak, bigarrenak eta hirugarrenak lortuko daben saria Valentziako Arte eta Zientzien Urira eta Terra Mitica Gaikako Parkera joateko bidaia bana izango da eta bakotxa beste persona bigaz joan daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu