Hamar Euskal diskoetxe Midem, musikearen europar azokan

Bizkaie! 2007-01-19 01:00   Musikea

Frantziako Cannes uri ezagunean, urtarrilaren 21etik 25era Euskadiko Soinuak-Basque Music erakuslekuan batuko dira Agorila, Brixton Records, Elkar, Errabal, Etxe Ondo, Gaztelupeko Hotsak, Goi Music, Oihuka, Munster Records eta Morgan Creativos euskal diskoetxeak.

Seigarren urtea da daborduko eta Frantziako Cannes uri ezagunean, urtarrilaren 21etik 25era Euskadiko Soinuak-Basque Music erakuslekuan batuko dira Agorila, Brixton Records, Elkar, Errabal, Etxe Ondo, Gaztelupeko Hotsak, Goi Music, Oihuka, Munster Records eta Morgan Creativos euskal diskoetxeak.

Diskoetxeen arteko hartu-emonak indartzeaz eta esperientziak zein katalogoak trukatzeaz ganera, berbaldiak, bideoklip emonaldiak eta zuzeneko kontzertuak be izango dira.

Sektoreak bizi dauen krisialdiaren aurrean, nahitaezko hitzordua da Midem azokea diskoetxeentzat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu