Lekeitioko Azkue ikastoleak eraikin barria zabalduko dau

Bizkaie! 2007-01-19 01:00

‘Ilusioz eraiki’ lelopean egingo dau eraikin barriaren inaugurazino ofiziala. Ekitaldia goizeko 11:30ean hasiko da eta, bertan, ikastoletako ordezkariak, herriko ordezkariak, alkarte kulturalak eta alderdi politikoetako eta erakundeetako ordezkariak egongo dira.

Lekeitioko Resurreccion Maria Azkue Ikastoleak urtarrilaren 20an ‘Ilusioz eraiki’ lelopean egingo dau eraikin barriaren inaugurazino ofiziala. Ekitaldia goizeko 11:30ean hasiko da eta, bertan, ikastoletako ordezkariak, herriko ordezkariak, alkarte kulturalak, alderdi politikoak eta erakundeetako ordezkariak egongo dira.

‘Ilusinoz eraiki’ lelopeko egitasmoaren helburua proiektua aurrera ataraten lagundu daben danak omentzea da. Horretarako, poesia emonaldia, ‘Emetik bertso kabareta’ emonaldia, ikasle ohien arte erakusketea, Arkaitz Erkiagaren ‘Piraguan penintsulari itzulia’ diaporamearen emonaldia eta beste hainbat ekitaldi antolatu ditue.

Ikastolea bi eraikinetan banatuta egon da 1992tik. Eraikin nagusia 1980an inaugurau eben arren, denporeak aurrera egin ahala, beste azpiegitura batzuen beharrizana ikusi eben. 1992an, fraide Mertzedarioekaz akordioa lortu eben eta hareen instalazinoak erabiltzen hasi ziran. 2002an, eraikin nagusiaren inguruan beste eraikin bat eregiteko erabagia hartu eben.

Lanak 2004ko abenduan hasi zituen eta eraikin barriak hiru pisu ditu. Lehenengoan kirol gelea, heziketa bereziko gelea, sukaldea, jantokia eta informatika gelea dagoz. Bigarren pisuan, bost ikasgela, laborategia, teknologia gelea eta irakasleen gelea dagoz. Azkenik, hirugarren pisuan, Ikasarrauna proiektua eta beste ikasgela bi dagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu