Euskaldunak matematiken olinpiadetan

Bizkaie! 2007-01-18 01:00

Euskal Herriko Unibersidadeko Zientzia eta Teknologia Fakultadeko gradu aretoan, urtarrilaren 19an 9:30ean, zita berezia daukie Matematiken 43. Olinpiadetan parte hartuko daben Batxilergoko 60 ikaslek.

Euskal Herriko Unibersidadeko Zientzia eta Teknologia Fakultadeko gradu aretoan, urtarrilaren 19an 9:30ean, zita berezia daukie Matematiken 43. Olinpiadetan parte hartuko daben Batxilergoko 60 ikaslek.

Matematiken Olinpiadea Espainiako Matematika Alkarteak antolatzen dau eta lehenengo fase honetan 2006-2007 ikasturtean Batxilergoan matrikulauta dagozan Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikasle guztiek parte hartu ahal izan dabe.

Lehenengo fase honetan lehiakideek hiru problema ebatzi beharko dabez goizean (9:30etatik aurrera) eta beste hiru arratsaldean (15:00etatik aurrera). Saio bakotxean hiru ordu izango dabez hiru problemak ebazteko. Probak euskeraz zein gaztelaniaz egin daitekez eta idazteko eta marrazteko tresnak baino ezin dira erabili, hau da, kalkulagailuak, liburuak, taulak eta bestelako dokumentuak galarazota dagoz.

Irabazleak 380 euro jasoko ditu; bigarrenak, 285 euro; eta hirugarrenak, 220 euro. Ganera, hiru irabazleak bigarren fasera (Espainia mailakora) pasauko dira; bigarren fasea Torrelodonesen (Madril) izango da, martiaren 22tik 25era bitartean. Bigarren fase horretan lehenengo sei sailkatuei urrezko dominea eta 750na euro emongo jakez eta, ganera, nazinoarteko talde olinpikora pasauko dira, garagarrileko lehenengo hamabostaldian Vietnameko Hanoi urian Nazinoarteko 48. Matematika Olinpiadan parte hartzeko.

Aurreko Matematika Olinpiadako Espainia mailako fasean Diego González Pinto euskal ikasleak zilarrezko dominea lortu eban eta Javier Goñik brontzezkoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu