Eskabetxeko otarrainxken lasagnea

Benat Ormaetxea Jauregibarria Jatetxeko Sukaldaria 2007-01-17 01:00   Jan edanak

Kaixo irakurleok. Seguru nago oraindino gabonetako jatekoren bat izango dozuela hozkailuan edota izozkailuan. Akaso otarrainxkak izango dozuez. Oraingoan, otarrainxken lasagnea egingo dogu.

Kaixo irakurleok. Seguru nago oraindino gabonetako jatekoren bat izango duzuela hozkailuan edota izozkailuan. Akaso otarrainxkak izango dozuez. Oraingoan, otarrainxken lasagnea egingo dogu.


Eskabetxeko otarrainxken lasagnea

Osogaiak: 4 lagunentzat

- Otarrainxkak: 20 ale.
- Lasagna txinatarra: pakete bat.
- Ozpin-orioa.
- Pistoa.
- Aguakate-moussea.
- Gazpatxo-saltsea.
- Barazki-purea.
- Sagar-purea.


Zelan egin:

Eskabetxeau otarrainxkak bezperan edota ordu batzuk lehenago. Egin pistoa eta preparau hornigaiak: sagar-purea, aguakate-moussea eta barazki-purea. Gero, preparau saltsak, hau da, gazpatxoa eta oinarrizko ozpin-orioa. Amaitzeko, egosi pastea minutu batez (oso fina da) eta zatitu laukizuzen txikitan.

Lasagnea preparetako: jarri pastea, otarrainxkak, pastea, pistoa, pastea, otarrainxkak eta pastea, hau da, razino bakotxeko hiru unidade.

Platerera atarateko: jarri lasagnak plateraren alde batean eta hornigaiak bestean (gura izan ezkero, gehitu zainzuriak edota tomate apur bat). Bota gazpatxoa lasagnen ganean eta ozpin-orioa berdura-purearen ganean. On egin!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu