Dokumentu historikoz betetako 7.000 metro koadro
2007-01-18 01:00‘Gure herriaren memoria gorde eta zabaltzea’
da 2009an zabalduko daben Euskadiko Artxibo Historiko Nazionalaren helburu nagusia.Bilboko Maria Diaz de Haro kaleko hirugarren zenbakian egongo da 2009tik aurrera Euskadiko Artxibo Historiko Nazionala.
Ilargi Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroan dagozan fondoak, Administrazino Orokorrak sortzen dituanak, jatorri pribadua daukienak eta Eusko Jaurlaritzearenak batuko dira 7.000 metro koadrotan. Era berean, Eusko Jaurlaritzeak ‘oraindino Salamancako Artxiboan dagoan dokumentazinoa jaubeei bueltan emoteko eskaerea’ barriro be egin dabela ohartarazo dau Miren Azkaratek. ‘Oraingoz, ez daukagu gaiaren inguruko erantzun ofizialik baina igazko urtea amaitu orduko Carmen Calvo Espainiako Kultura ministroagaz berba egin genduan eta dokumentuak bialduko euskuezala agindu eban’.
Eraikina
Zazpi pisutako eraikinean batuko dira dokumentuak eta, aurreikusitakoaren arabera, urte amaieran ekingo deutse barrikuntza lanei. Sarreran, harrera-lekua, dendea, kafetegia, ekitaldi-aretoa eta erakusketa-aretoa egongo dira. Lehenengo pisuan, zuzendaritzea, bulegoak, bilera-gelak, erakusketa-gela handi bat eta hezkuntza-gelea. Hirugarren, laugarren eta bosgarren pisuetan, barriz, katalogazino tailerra, liburutegia, digitalizazino tailerra, zerbitzari gela eta enkoadernazino tailerra egongo dira. Azkenik, seigarren eta zazpigarren pisuetan ikertzaile eta erabiltzaileentzako kontsulta gelak egongo dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!