Euskeraz Pragako kaleetan
2007-01-17 01:00 Euskerea berbagai2006ko abenduan argitaratu da Pragako Gida laburra, Europako uri turistikoen artean euskerazko bakarrenetakoa, edo bakarra akaso.
2006 urteak herentzia pozgarria itxi deusku euskaldunoi Pragan, abenduan argitaratu dalako Pragako Gida laburra, Europako uri turistikoen artean euskerazko bakarrenetakoa, edo bakarra akaso.
Pragako Gida laburra, V Ráji argitaletxearen ekimena izan da, euskeraz eta katalanez argitaratu gura dauelako lehendik hainbat hizkuntzatan dagoan gidatxoa, oso ezaguna berez Pragan egon dan edonorentzat. Beraz, orain eskuragarri dogun euskerazko edizino hau, laster batean katalanez be argitaratuko da.
V Ráji argitaletxeak, Pragan bertan bizi eta euskal jatorria dauen Violeta Uribe itzultzaile eta interpretariaren laguntza izan dau euskerazko bertsinoa osotzeko, bera baita gaztelaniazko bertsinoaren egilea. Indar handiko emakume honek hartu-emon estuak ditu gurasoen sorlekuagaz, gerraostean atzerrian jaio arren sarritan egoten dalako gure artean.
Gida xume honen helburua turistei informazino arina eta erraza eskaintzea da, esku artean erabiltekoa dalako. Horregaitik eskertzekoa da Europako uri turistiko garrantzitsuenetan euskerea aintzat hartzen hastea.
Pragako Gida laburra honek beste uri handi batzuetan jarraipena izatea gauza handia litzatekenez euskerearentzat eta euskaldunontzat, euskaldunoi jagoku orain erantzun egokia emotea eta ekimen barriak sustatzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!