Agoteak: Abderrahmanen ondorengoak, godoak?
2003-11-01 00:00 Antxinakoak Geurera
Hori guztia aintzat hartuta, agoteen egoerea ez zan bape erakargarria. 'Odol garbia' probetako egiten ziran azterketetan be, eskekoek argi erakutsi behar eben arbaso agoterik ez izatea, mauru, judu eta Inkizisinoak zigortutakoekaz pasetan zan legez. 1817an eta 1818an, barriro be, Nafarroako Korteak ahalegindu ziran agoteen izen ona ezartzen eta euren kontrako gorrotoa desagertarazoten; horretarako, agote izena ez erabilteko agindua eta erabilten ebanari iraintzaile zigorra ezartzea eta agoteei Nafarroako ganerako herritarren eskubideak aintzatestea erabagi eban.
Egunak, urteak eta mendeak aurrera joan ahala ...
San Martinetan txarri okelea (I)
2003-11-01 00:00 Jan edanakZe mantenugai hartzen dogu txarri okelea jaten dogunean?
Beste okela guztiek legez, txarri okeleak ura, proteinak, koipeak, mineralak, bitaminak eta karbohidrato apur batzuk daukaz. Eta jakina, berauen kopurua asko aldatu leiteke txarriaren arraza, adina, sexua, jatekoa, bizi izandako ingurunea, okelea lortzen dogun gorputzeko atala eta okela horrek jasan dauzen transformazinoen arabera.
Proteinak
Txarri okeleak balio biologiko handiko proteinak daukaz % 18-20ko proportzinoan; beraz, beste okela batzuen –berbarako behi okelearen-parekoa da proteinetan.
Karbohidratoak
Beste animalia batzuen okelearen antzean, txarri okeleak ez dauka ...
Módenako ozpinak
2003-11-01 00:00 Jan edanakKontuak kontu, ozpin hau benetan oso karua dala pentsauko dozue baina kontuan hartu behar da prozesu luzearen ondorioz lortzen dala eta tangada gitxi batzuekaz entsalada ederra preparauko dogula.
Halan da be, aurrekontu urriagaz ibili ezkero, 'acetoa' karu erexten deutsenentzat, badagoz egon ozpin merkeagoak be; “Modenako Ozpin Baltsamikoa” izenagaz ezagunak dira. Ozpin klase hau botila handiagoetan saltzen da eta askozaz merkeagoak dira. Ozpin baltsamiko hau era industrialean egiten da muztio egosiari esentziak eta bestelako produktu batzuk gehituta.
Mikel Garaizabal,
Enologoa eta ...
EAEko 10 langile edo gehiagoko enpresen % 52 Interneten dagoz
2003-11-01 00:00 sareanBestalde, kontuan hartzekoa da web bidezko erosketak gero eta gehiago dirala. Erosketa horreetan, enpresek produktu bat modu tradizionalean erosi aurretik, eskaintzen deutsezan prezio eta ezaugarrien inguruko informazinoa jasoten dabe sarearen bidez erabagia geroago hartzeko. Azken buruan, merkataritza elektronikoak espero zan hazkunderik izan ez dauen arren, Internetek alor horretan daukan garrantzia elkartrukeko zifrek adierazten dabena baino askozaz handiagoa da.
Bizkaie!
Sarean seguru ete gabilz?
2003-11-01 00:00 sareanProiektua Europa osoan aplikatuko dabe eta horri esker, Sareko iruzurrak topau eta iruzurgileak zigortzeko frogak lortuko dira. Administratzaile informatikoek eta ikertzaileek Sarean delituren bat egin dabenen datuak (mezu elektronikoak edota fitxategiak) topau, jaso eta poliziaren esku jarriko dabez.
Bizkaie!
Oilagorra (Scolopax Rusticola)
2003-11-01 00:00 Jan edanakZelan egin:
Errezeta hau preparetako, alde batetik, oilagorra landuko dogu eta, bestetik, sagar purea romero usainagaz.
Hasi gaitezan pureagaz. Purea lantzeko kazulatxu batean jarriko dogu reineta sagarra, jakina zurituta eta zati txikietan ebagita. Sagarragaz batera, azukrea eta romero gardama puntatxua be bai. Su motelean jarriko dogu. Prozesu honen iraupenaren gorabeheran esan, eginda egongo dala sagarrak urre-kolorea hartzen dauenean. Urre-kolore hori azukreak emoten deutso sagarrari, karamelizau egiten dalako eta ondorioz kolorea hartu. Hogeita bost bat minutu beharko doguz, beti be, suaren ...
'Txapel Bete Bertso'-ren bigarren denporaldia
2003-11-01 00:00 BertsolaritzeaAzken buruan, Txapel Bete Bertsoko martiko saioetako dirua Euskaldunon Egunkariarientzat batu eben eta 600 euroko laguntzinoa emon jakon euskerazko egunkari barriari. Orain, barriz, zemendiko dirua Arangoiti Ikastolarentzat batzea da asmoa, aurtengo Nafarroa Oinez egunean aroak egindako kaltea konpontzen laguntzeko eta Irunberrin laster ikastola barria egin ahal izateko.
Txapel Bete Bertso ekimenaren bigarren denporaldiaren aurkezpenean, kartzelan dagozan Peru Aranburu eta Galder Bilbao 'Txapi' lagun bertsolariak gogoratu, libre itxi dagiezala eskatu eta saio guztietan eurekaz egongo dirala zehaztu dabe antolatzaileek.
Txapel Bete ...
Fernando Morillo: 'Gazteei esker lortu dot eurakandik hurrago idaztea'
2003-11-01 00:00 KultureaEszena laburrez betetako narrazinoa da. Ikus-entzunezkoen hizkerea erabili gura izan dozu gazteak literaturara hurreratzeko?
Irudiaren belaunaldian hazi gara. Zinea, telebista, iragarkiak...; irudi arin eta ikusgarriek hartu dabe gure ingurua, eta ohitu egin gara, eta orain ia beharrezkoak doguz. Pasarte arineko testuak, segurutik, hurrago sentiduko ditue. Baina, batez be, holan idazten dot holan gustetan jatalako: bizi-bizi eta jolas giroan. Batzuetan, sakonera heltzeko arin mobidu behar da.
Liburuetan filosofia-pildoratxuak be sartzen dozuz.
Deformazino profesionala izango da. Filosofia ikasi dodan arren, ikaragarri maite ...
Nafarroan, geldiro, baina, euskereak aurrera!
2003-11-01 00:00 Euskerea berbagaiGauzak holan, Nafarroan, oso apal, baina, hamar urte barru eta nafar agintarien kontrako jarrerea tartean dala, goranzko jokerea erakusten dau euskereak. Halan da be, bere iraupena eta garapena ziurtatzeko asko falta da oraindino, besteak beste, eremu batean edo bestean bizitzeagaitik nafarrek hizkuntza eskubide ezbardinak eukitea ahalbidetzen dauen eremuen araberako politikea gainditzea ez eze, lurralde osoan ofizialkidetasuna lortzea; Europan indarrean diran itunak betez –guztiak Espainiak, alderdi popularraren gobernuak be berretsita– eta bete beharreko orientabideak jarraituz, ahulenaren aldeko hizkuntza politikea antolatzea, euskereari ...
Txin txin, diruaren hotsa…
2003-11-01 00:00 eretxiaPresino ugari sufriduko dabez Euskal Erakundeek euren egitasmo politikoa aurrera eroan gura izateagaitik. Diruaren kontua Madrilgo Gobernuaren beste atxaki-eraso bat besterik ez da. Gogoan dogu oraindino, azken hauteskunde autonomikoen aurrean izandako erasoaren ondorioa. Orain datorren ekaitzak, ostera, txiki itxiko dau ordukoa. Zelako ondorioak ekarriko ete ditu oraingo erasoak?
Iñaki Atxutegi
Finantza-iraultza: Google bilatzailea burtsan
2003-11-01 00:00 sareanPageRank (bilaketarako teknologia)
Sistema honek web orrialde bakotxaren garrantzia neurtzen dau, ezelako preferentzia barik (orain pare bat urte eskandalu handia sortu zan enpresek bilatzaile batzuei beren web orrialdeak lehenengo postuetan erakusteagaitik pagetan eutsiezan dirutzengaitik). Zelan egin leiteke holako prozesu objetiboa?, kontua da ze orrialde bakotxari boto batzuk emoten jakozana eta orrialdeok botu kopuru horren arabera sailkatzen dirana. Orduan, orrialde batek beste orrialde batera lotura eskaintzen badau, bigarren hori konfidantzazkotzat hartu eta boto bat emoten jako. Bigarren orrialde horren boto kopurua ...
'Intolerable cruelty'
2003-11-01 00:00 Zinemea
Coen anaiek zuzendutako azkenengo filma produkzino-etxe handi baten eskariz egindako beharra izan da, eta, holako kasu askotan jazoten dan legez, horrek agiriko eragina izan dau pelikula honen ezaugarri guztietan.
Izan be, film honetan Coendarren hain gustukoak diran ikutu groteskoak eta egoera absurdoak ikusteko aukerea egonagaitik be, pelikuleari darion sundea sano komertziala da. Eta horrek, zoritxarrez, larregi kargetan dau Intolerable cruelty-ren erritmoa eta mamina. Ikusleak holako produktu bat aukeratzen dauenean, badaki aldez aurretik lan arina eta burubakoa ikusiko dauena, badaki zinemara ...
'The dreamers'
2003-11-01 00:00 ZinemeaIntimismo eta gaztetasunaren eremura etorrita, Bertoluccik Parisko 68ko maiatzaren gizarte mobimentuan kokaturiko lana aurkeztu deusku.
“Ameslariak” izeneko film honek tradizinoaren mugak apurtu eta norbanakoen askatasunean oinarritu gura dauen amodio-triangelu baten barri emoten deusku; maitasun-hiruki arazotsu hori 18-20 urte inguruko neba, arreba eta amerikar batek osotzen dabe, protagonistek eurek be hartu-emon horreen arrazoia ondo ulertuagaitik be. Intzestu hartu-emonak eta ikutu homosexualak azaltzen dira, hiruren zine-zaletasunak batutako adiskidantza horretan. Aldi berean, familia intelektual eta burges baten jaiotako neba-arreba horreen eszentrikotasuna, gurakeria eta ...
Pantaloietatik tangetara
2003-11-01 00:00 txutxu-mutxuanTangen arrakastearen gakoak
Gaur egun, tangak lentzeriako azken irrintzia ei dira. Frantziako Ipar-ekialdean dagoan Lycée Ribauvillé institutu konserbadorearen arautegiak beren beregi jaso dau neska gazteek barruko arropea agirian jarteko debekua. Zuzendaritzearen esanetan, tangak degradazino estetiko lizunak dira, baina, egia esan, ez leukie zeresanik emongo, barruko jantzi honegaz batera gerri txiki-txikiko prakak erabiliko ez balira; izan be, modako koktel honen ondorioz –batzuen ustez libidinosoa eta besteen ustez eskandalosoa–, ziletik gluteoetarainoko nahiko tarte zabala ixten da agirian.
Arlo honetako profesionalen arabera, Europan ...
Elliot Smith. Bihotz bakartia
2003-11-01 00:00 Musikea
Arrakastearen ondoren, zenbait urte pasauta, bere lekura, bere zirkuitora bueltau zan Elliot, bere izate naturalera. Aitatu behar dogun bigarren diskoa 'Figure 8' dogu, pop-folk doinuak biltzen dituana, bere nortasuna ezagutarazoten deuskun estiloa, betiko pop doinuak folkagaz maisutasunez buztartu izan ditualarik. Abestiak ederrak dira eta era berean ozpinak, hori bai, beti be diskurtso musikal propio baten jaube izan da eta argumentuz ondo jantzia. Elliot Smith-ek gitxik egiten daben moduan, sakon dominetan zituan pop klasikoaren egiturak eta moldaketak be, piano, soka zein ...
Norbert Tauer (Pilsen, 1898-Praga, 1983) euskaltzale txekiarraren gutunen fondoa jaso dau Eusko Ikaskuntzak
2003-11-01 00:00 Euskaldunak munduan
1955ean Euskaltzaindian sartu zan. Zenbait urte geroago, Euskaltzaleak euskaraz idatzitako gutunen lehiaketan saritu eben eta 1962an Ekin argitaletxeak horreen antologia argitaratu eban "Bere idazkiak" izenburukoa. Bizitzan zehar, hainbat euskal aldizkaritan kolaboratzaile izan zan.
Bizkaie!
Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak Munduteguy eta Odriozola nabigatzaileak babestuko ditu "Jacques Vabre" estropadan
2003-11-01 00:00 Euskaldunak munduan
Bizkaie!
Mundu bete bertso, arima bakarra
2003-11-01 00:00 BertsolaritzeaARIMA BAKARRA
Doinua: “Mundu honetan holako gauzak”
Mahomak bere mendia dakar
Euskal Herriko Mecara,
bertsotan jardun asmotan datoz
Osama zein Sam osaba.
Upel artean pepsi, café, té
mate, ron eta queimada...
Denak ezbardin emonagaitik
batzuen begietara,
mila hizkuntza, mila cultura
baina arima bera da.
Una montaña junto a Mahoma
aquí su Meca reclama,
tal vez veamos cantando bertsos
al Tío Sam y a Osama.
Escanciaremos pepsi, café, té,
y toda una amplia gama...
aun pareciendo tan diferentes
si nos miramos ...
Natxo de Felipe: 'Herri bedeinkatu eta madarikatu honetan, deserzinoa aldarrikatzen dogu'.
2003-11-01 00:00 BarriketanMiss Kittin. Radio Caroline Vol I.
2003-11-01 00:00 MusikeaGaur egun, europa osoan emonaldi ugari eskaintzen ditu dj moduan eta baita zuzenean be; jarraitzaile ugari dauka. Azken buruan, esan behar deutsuet bere zuzenekoak ikusgarriak dirala, bai abestiak nahasterako orduan erakusten dauen trebeziagaitik eta bardin azaltzen dauen jarrera eta estetika kontuengaitik. Zapatu gau ezbardina Europako edozein uri modernotan pasetako soinu banda egokia.
Gotzon Uribe
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1763
1764
1765
1766
1767
1768
1769
1770
...
1793
1794
1795
1796
Hurrengoak ››
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa