Bilboko kultur ekitaldietarako beherapenak ‘Auzoko Txarteldegia’ programeagaz

Bizkaie! 2007-02-13 01:00

Bilbon bizi dan edozeinek erreserbau ahal izango ‘Auzoko Txarteldegia’ programazinoaren barruan uriburuan aurkeztuko diran 40 bat kultur ekitaldietarako sarrerak % 40ra arteko beherapenagaz.

Bilbon bizi dan edozeinek erreserbau ahal izango ‘Auzoko Txarteldegia’ programazinoaren barruan uriburuan aurkeztuko diran 40 bat kultur ekitaldietarako sarrerak % 40ra arteko beherapenagaz. Ganera, sarrerak etxera eroango dituan dobako zerbitzu bat be eskainiko dabe. Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Sailak antolatzen dauen zerbitzua da ‘Auzoko Txarteldegia’ eta, ganera, udaltegietan sarrerak erreserbetako aukerea emoten dau.

Datozan hiru hilabeteotarako programazino barria oso zabala da, batez be antzerki, musika eta jantza ikusizunei jagokenean. Arriagaren programazino osoa, OLBEren opera denporaldia, orkestra sinfonikoaren kontzertuen abonua, ‘Musiketan’ folk zikloa, La Bilbainaren jazz zikloa, La Fundición aretoko jantza eta antzerki tailerra, FAS Zine Klub eta Gugeenheim eta Arte Ederretako Museoaren erakusketek osotzen dabe Bilboko ekintza kulturalik onenez gozetako aukera.

Sarreren eskaerea aurrez aurre egin behar da Bilboko Udalak Deustun, Zurbaranbarrin, Txurdinagan, Begoñan, Iralan, Otxarkoagan, Basurtun, Zorrotzan, Zazpi Kaleetan, Barrainkuan eta Errekalden dituan 11 Udaltegietan.

Eskaerea aurkeztu ondoren, erabiltzaileak etxean jasoko ditu erositako sarrerak, dobako banaketa-zerbitzu baten bidez. Zerbitzu hau Café Bar Bilbaok babesten dau, ‘Auzoko Txarteldegia’ ekimenaren ohiko laguntzailea programea martxan jarri zanetik.

Deskontu sistema hau ezin da konbinau ikuskizunen sustapen- edo ordainketa-baldintza bereziakaz. Sarrerea % 20 merkego eskaintzen da erreserba bakarra egin ezkero, % 30 bi ikuskizunetarako sarrerak erosi ezkero, % 35 hiru sarrera erreserbetan badira eta % 40 lau emonalditarako edo gehiagorako sarrerak erosi ezkero.

Era berean, gitxienez 15 lagunentzako sarrerak gordeten dabezan talde, erakunde eta kolektiboek % 40ko deskontua lortuko dabe, sarrera guztiak ikuskizun berekoak izan ez arren.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu