Hainbat euskal hautagai Espainiako Musika Sarietarako
2007-02-16 01:00 MusikeaEuskerazko kanta onenaren saria irabaztek ohiru hautagaiak Kepa Junkeraren Hiri, Ruper Ordorikaren Enbaxadore hodeiertzean eta Fermin Muguruzaren Euskal Herria Jamaica Clash dira.
Martiaren 29an Kordobako Antzoki Nagusian Espainiako Musika Sariak banatuko dira eta bertan hainbat euskal ordezkari izango dira finalisten artean.
Euskerazko kanta onenaren saria irabaztek ohiru hautagaiak Kepa Junkeraren Hiri, Ruper Ordorikaren Enbaxadore hodeiertzean eta Fermin Muguruzaren Euskal Herria Jamaica Clash dira.
Fito Cabralesen Por la boca vive el pez kantea kanta onenaren sarirako hautagaia da eta izen bereko diskoa be izentauta dago rock album onenaren saria irabazteko. La Oreja de Van Goghen Guapa pop album onenaren sarirako hautagaia da eta Kepa Junkeraren Hiri musika tradizionaleko album onenaren sarirako. Bitartean, Najwa Nimri eta Raul Santosen Capable musika elektronikoko kanta onenaren sarirako hautagaien artean dago eta Francisco Guerrerok eta Luis de Pablok musika klasikoaren arloko musikagile onenaren sarirako hautagaitzea daukie Segunda lectura lanagaitik. Musika klasikoaren arlo horretan baina edizino onenaren sarirako hautagaitzean Juan Carlos Perez dago Blues for Spring Quartet lanagaz, CM Ediciones Musicales-en eskutik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!