Shanghaiko Euskal Etxeak webgunea jarri dau martxan bere bigarren urteurrena ospatzeko

Bizkaie! 2007-02-14 01:00

Shanghaiko Euskal Etxea da Asian dagoan bakarra eta oraintsu, urtarrilaren 22an, ospatu dau bere bigarren urteurrena, webgune propioa martxan jarriz. Euskal Etxe txinatarrak banakako 43 kide eta hamar kide korporatibo ditu gaur egun.

Jokin Laspiur arrasatearra da zentro txinatarraren presidentea, eta 17 personako talde baten ekimenez sortu zan. Gehienbat, laneko arrazoiengaitik Txinan bizi diran profesional gazteek osotzen dabe zentroa.

Gaur egun, banakako 43 bazkideez gan, SPRI, Ulma Construcción, Fagor Automation, Fagor Arrasate, Wingroup, Orkli, Ampo-Poyam, Metalocaucho, Cegasa eta Danobat lako kide korporatiboak ditu; gainera, beste bi, kide izateko prozesuan dagoz.

Aurtengo barrikuntzen atalean, zentroaren webgunearen sorrerea nabarmentzen da, Maider Sarazibarrek eta Odei S.A. enpresa gasteiztarrak diseinatua. Webgunea, Txinan dagoan euskaldun talde honen aurkezpen txartela da sarean, eta munduko beste euskal etxeakaz hartu-emonetan jartea eta esperientziak alkartrukatzea espero dabe arduradunek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu