Astegoiena Ibaizabalen

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2007-02-09 01:00   Bertsolaritzea

Azken urteotan egin dan moduan, Bertsolari Gazteen XV. BBK Sariketea urreratu ahala, Durangon, Ibaizabalen, hamaika gaztek hitzordua jarria dauka. Sariketa horretan parte hartuko daben bertsolari gazteei zuzenduta dago.

Azken urteotan egin dan moduan, Bertsolari Gazteen XV. BBK Sariketea urreratu ahala, Durangon, Ibaizabalen, hamaika gaztek hitzordua jarria dauka. Sariketa horretan parte hartuko daben bertsolari gazteei zuzenduta dago. Ekimen hau Bizkaiko Ikastolen Alkartearen eta Bertsozale Alkartearen eskutik sortu zan.

BBK Sariketearen barri ez daukanarentzat Bizkaiko eskualdeen arabera antolatzen dala esango dogu. Bertsolariek taldeka egiten dabe euren lana. Hona hemen egin beharrekoa:

A) 18 urte arte (1988an jaioak barruan).
B) 24 urte arte (1982an jaioak barruan).

A Mailea

Guztiak: Hasierako Agurra (ez dau puntuauko).
1.ak: 1 oinak emonda eta 2 ofizioan zortziko handian.
2.ak: 1 oinak emonda eta 2 ofizioan zortziko txikian.
3.ak: 1 puntua, 1 amaierea eta 1 gaia emonda.

B Mailea

Guztiak: Hasierako Agurra (ez dau puntuauko).
1.ak: 1 oinak emonda eta 3 ofizioan zortziko handian.
2.ak: 1 oinak emonda eta 3 ofizioan zortziko txikian.
3.ak: 1 puntua, 1 amaierea eta 2 gaia emonda.

Ibaizabalen astegoien honetan, zezeilaren 10ean eta 11n, parte-hartzaileek bertsotan egin eta aurrekoa preparau ez eze, bestelako irakaspenak jasoteko aukerea be izango dabe. Besteak beste, Ander Lipus aktoreak presentzia eszenikoaren ganeko ikastaro labur bat emongo dau, eszenarioko egoerak lantzen ikasteko, bertsotan egin behar danean edo ixilik eta entzuten egon behar danerako martxan iminteko irakatsiak. Zapatu goizean eta arrastian jardungo dau behar horretan.

Gazte horreek monitoreen laguntzinoa izango dabe eta arduradunen artean Juanjo Respaldiza, Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes edo Unai Ormaetxea topau geinkez. Horreetako bigaz egon gara berbetan, Juanjo eta Arkaitzegaz, eta barnetegien ganeko zehetasunak kontatu deuskuez. Urtero lau barnetegi antzolatzen dira. Bata lehentxuago aitatu doguna da, beste hirurak Gorozikan egiten dira: udabarri partekoa edadeari jagokonez zabalagoa da eta Eskolarteko Txapelketan parte hartuko dabenei zuzenduta dago. Udako barnetegiak, barriz, alkar ezagutzea dauka helburu eta urte amaierakoan, gabonetan egiten dabena eta berrogei bat ikaslegaz osotuten dana, batez be bertso-eskola dinamikea apurtzea eta giro on bategaz bertsolarien hartu-emonak sendotzea izaten da asmoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu