Xabat Galletebeitia Markina-Xemeingo finalaurrekora sailkatu da

Bizkaie! 2025-11-10 08:11   Bertsolaritzea

Hurrengo saioa Bermeon izango da, hilaren 15ean.

Xabat Galletebeitia Abaroa. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Barakaldoko Lasesarre Kiroldegian jokatu dabe Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen lehenengo bueltako azken saioa. Holan, finalaurrekoen bigarren bueltan kantauko daben bertsolarien zerrendea be jakinarazo da. Ondoko sei bertsolari honeek ibili dira:

  • Ibai Amillategi Omaetxebarria.
  • Irune Basagoiti Agirre.
  • Lurdes Ondaro Mallea.
  • Mikel Goiriena Larrazabal.
  • Onintza Enbeita Maguregi.
  • Xabat Galletebeitia Abaroa.

Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Xabat Galletebeitia izan da puntu gehien batu dituana: 653 puntu. Beraz, Markina-Xemeingo finalaurrekora zuzenean sailkatu da, zemendiaren 22an jokatuko dana. Gainontzeko bertsolariek, puntuazinoaren arabera izango dabe finalaurrekoen bigarren bueltan kantatzeko aukerea. Holan geratu dira saioko puntuazinoak:

  • Xabat Galletebeitia Abaroa: 653.
  • Onintza Enbeita Maguregi: 626.
  • Ibai Amillategi Omaetxebarria: 591,5.
  • Lurdes Ondaro Mallea: 586.
  • Mikel Goiriena Larrazabal: 569.
  • Irune Basagoiti Agirre: 515,5.

Gai-jartzaile beharretan Idoia Anzorandia Kareaga ibili da. Epaile, barriz, honeek izan dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu,  Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea eta Itziar Basterretxea Olarreaga egon dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu