Maddi Ane Txoperena irabazle Bidarten, Xilabako lehenbiziko saioan
2025-11-10 07:46 BertsolaritzeaBideek Bidea goiburuari eutsiz hasi da Xilaba Txapelketea.
Kontuak kontu, abenduaren 6an Aiherran jokatuko dan bigarren fasean kantetako aukerea izango dau Txoperenak.
Buidarteko saioan ondokoa izan da sailkapena:
- Maddi Ane Txoperena: 340 puntu.
- Elixabet Etxandi: 338.
- Aitor Servier: 338.
- Nahia Sasco: 311,5.
- Karlos Aizpurua: 310,5.
- Oier Urreizti: 309,5.
Bigarren saioa zemendiaren 15ean izango da Domintxaineko herriko gelan.
Lehenen fasean lau saio izango dira:
Zozketea egin da txapelketan parte hartzen dagozan 24 bertsolariakaz, bakotxak zein saiotan kantauko dauen finkatzeko. Gauzak holan dirala taldeak osotuta geratu dira. Danetara, 18 bertsolari sailkatuko dira ondoko fasera. Saio bakotzeko lehen sailkatua zuzenean ondoko fasean sartuko da, besteak puntuazinoaren araberea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
