Julio Sotok irabazi Leitzako Saioa irabazi eta finalerako sailkatu da
2025-11-10 08:10 Bertsolaritzea350 lagun inguru batu dira Leitzako kiroldegian, txapelketako bigarren finalaurrekoa jarraitzeko

Julio Sotok lortu dau puntu gehien (526,5) eta zemendiaren 29an Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko dan finalerako sailkapen zuzena eskuratu dau.
Leitzako kiroldegian jokatu da 2025eko Nafarroako Bertsolari Txapeletako bigarren finalaurrekoa, 350 bat lagunen aurrean. Han, zozketeak erabagitako ordenean, kantau dabe ondorengo sei bertsolariak: Julio Soto Ezkurdia, Patxi Castillo Graciarena, Mikel Lasarte Cia, Jabi Lezaun Landa, Sarai Robles Vitas eta Kattin Madariaga Apaolaza. Horreen danen artean, Julio Sotok eskuratu dau puntu gehien (526,5) eta, beraz, pasa dan astean Eneko Lazkozek egin eban lez, zemendiaren 29ko Iruñeko finalerako sailkapen zuzena lortu dau. Iratxe Legarra ibili da gai-jartzaile lanetan; epaile, barriz, Cesar Etxeberria, Joseba Beltza, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Patxi Barberena aritu dira. Hau izan da, zehatz, sailkapena:
1. Julio Soto Ezkurdia (526,5).
2. Sarai Robles Vitas (494,0).
3. Mikel Lasarte Cia (454,5).
4. Kattin Madariaga Apaolaza (451,5).
5. Patxi Castillo Graciarena (422,5).
6. Jabi Lezaun Landa (418,0).
Horrenbestez, finalaurreko bakarra geratzen jako txapelketeari, hain zuzen be datorren domenak, zemendiaren 16, Tafallan jokatuko dana. Hango pelotalekuan kantauko sabe kantari Amaia Elizagoien Varela, Ekain Alegre Gil, Joanes Illarregi Marzol, Josu Sanjurjo Alzuri, Xabat Illarregi Marzol eta Xabi Maia Etxeberriak. Orduan jakingo da zeintzuk diran zortzi finalistak. Momentu honetan, holan dago finalaurrekoetako sailkapena. Gogoratu finalerako sarrerak salgai dagozala www.bertsosarrerak.eus atarian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
