2026rako 18kotea prest

Bizkaie! 2025-11-10 08:42   Bertsolaritzea

Arabako Bertsolari Txapelketea urtarrilean hasiko da.

Asteburu honetan erabagi dira Arabako Bertsolari Txapelketan Kantatuko daben 18 bertsolariak, izan be, hiru saio jokatu ditue Ozaetan, Bernendon eta Gasteizen. 

Ozaetako saioa (Zemendiak 7)

Lehenengo fase horretan 10na bertso puntuagarri kantau ditue bertsolariek. Ariketa guztiak amaitua, Unai Anda izan da puntu gehien lortu dauen bertsolaria (196 puntu), beraz zuzenean sailkatu da 2026an hasiko dan txapelketara. Gainontzeko 13ak puntuazinoaren arabera sailkatuko dira.

  • Unai Anda: 196 puntu.
  • Rikardo Gonzalez de Durana: 185 puntu.
  • Hegoi Amabizka: 185 puntu.
  • Samu Rodriguez: 142,5 puntu.
  • Oinatz Basabea: 141,5  puntu.

Marta Ugarte izan da Barrundian aurkezlea. Epaile, barriz, honeek izan dira: Aitor Jimenez, Ainhoa Aizpurua eta Mikel Fernandez de Arroyabe. 

Bernedoko saioa (Zemendiak 8)

Ariketa guztiak amaitua, Unai Anda izan da puntu gehien lortu dauen bertsolaria, beraz zuzenean sailkatu da 2026an hasiko dan txapelketara. Holan geratu dira saioko puntuazinoak:

  • Eli Zaldua: 191 puntu.
  • Manu Bendala: 186,5 puntu.
  • Martin Abarrategi: 185,5 puntu.
  • Irati Anda: 167,5 puntu.
  • Aitor Najera: 166 puntu.
  • Igancio Trojaola: 120,5 puntu.

Sailkapen faseko epaimahaia, holan osotuta dago: Aitor Jimenez, Ainhoa Aizpurua eta Mikel Fernandez de Arroyabe. 

Gasteizko saioa (Zemendiak 9)

Domekan, hilak 10, 2026ko txapelketako bertsolariak definiduteko azken sailkapen saioa jokatu da, Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean. Beraz, erabagita geratu da urtarrilean hasiko dan txapelketan jokatuko dauen 18kotea. Guztira, 13 bertsolari sailkatuko dira 2026ko txapelketara. 2024ko txapelketako 5 finalista zuzenean dagoz sailkatuta.

Gasteizko saioan, Oier Suarez gai-jartzailearen aginduetara ibili dira 6 bertsolariak: Ekaitz Samaniego, Felipe Zelaieta, Andere Arriolabengoa, Iñaki Cabeza, Iraide Onaindia eta Markel Yoller. Ekaitz Samaniegok lortu dau txapelketarako txartel zuzena. Holan geratu dira saioko puntuazinoak:

  • Ekaitz Samaniego: 182 puntu. 
  • Felipe Zelaieta: 181,5 puntu.
  • Andere Arriolabengoa: 171,5 puntu.
  • Markel Yoller: 161,5 puntu.
  • Iraide Onaindia: 153 puntu 
  • Iñaki Cabeza: 144,5 puntu.  

Bertsolariak

Gasteizko saioak zarratu dau sailkapena eta honenbestez erabagita geratu da 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako 18kotea.

  1. 1. Aroa Arrizubieta (2024ko txapelduna).
  2. 2. Paula Amilburu (2024ko finalista).
  3. 3. Peru Abarrategi  (2024ko finalista).
  4. 4. Asier Otamandi (2024ko finalista).
  5. 5. Iñaki Viñaspre (2024ko finalista).
  6. 6. Xabi Igoa: 201.5 puntu (1.saioko irabazlea).
  7. 7. Aitor Ugarte: 187 puntu (2.saioko irabazlea).
  8. 8. Unai Anda: 196 puntu (3.saioko irabazlea).
  9. 9. Eli Zaldua: 191 puntu (4.saioko irabazlea).
  10. 10. Ekaitz Samaniego: 182 puntu  (5.saioko irabazlea).
  11. 11. Sabin Abarrategi: 196 puntu.
  12. 12. Maddi Agirre: 194 puntu.
  13. 13. Manu Bendala: 186.5 puntu.
  14. 14. Martin Abarrategi: 185.5 puntu.
  15. 15. Rikardo Gonzalez de Durana: 185 puntu.
  16. 16. Hegoi Amabizka: 185 puntu.
  17. 17. Felipe Zelaieta: 181.5 puntu.
  18. 18. Danel Herrarte: 176.5 puntu.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu