'Txikitin parian' taldea nagusitu da Zallan
2025-11-10 13:38 BertsolaritzeaHurrengo saioa hilaren 12an izango da, Durangoko Jesuitak Ikastetxean.

Gaur goizean jokatu dabe Bertsolari Gazteen XXXIII. BBK Sariketearen hirugarren saioa, Zallako Mimetiz Eskolan, Txikitin parian eta Enkarratia taldeen artean. Ondoko bertsolari gazteek parte hartu dabe:
- Enkarratia: Adur Lopez, Aimar Marcos eta Aiala Irurtia.
- Txikitin parian: Aner Goikoetxea, Amaia Gallastegi eta Iradi Barrenetxea.
Gaurko saioa irabazi dauen taldea, beraz, 2. finalaurrekoetara sailkatu da. Eguaztenean jokatuko dan azken kanporaketako irabazlea be 2. finalaurreko horretara sailkatuko da.
Bestalde, gai-jartzaile lanetan Jon Martinez Beaskoetxea ibili da. Epaileak, barriz, Beñat Romero Maguregi, Juanjo Respaldiza Ozaeta eta Marta Ortiz Mateo izan dira. Amaitzeko, idazkari beharretan Igor Menika Bengoetxea ibili da.
Hurrengo saioak
Laugarren kanporaketea zemendiaren 12an izango da Durangoko Jesuitak Ikastetxean. Minberatu zaizkigu eta Oizpeko Pantolluk taldeek hartuko dabe parte.
- 1. finalaurrekoa zemendiaren 17an izango da Mungian.
- 2. finalaurrekoa zemendiaren 19an izango da Gernika-Lumon.
- Finala abenduaren 4an izango da Zornotzan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
