'Ari garela, ari garela' taldea nagusitu da BBK Sariketako lehen kanporaketan
2025-11-04 07:45 BertsolaritzeaMartxan dago 33. Bertsolari Gazteen BBK Sariketea.
    			
		Bart jokatu da lehenengo kanporaketa Bilboko Urretxindorra ikastolan. Ari garela, ari garela eta Lamerako okasientiek taldeak ibili dira lehian. Azkenean, Ari garela, ari garela taldeak egin dau aurrera eta, beraz, Mungiako finalaurrekoan kantauko dau, zemendiaren 17an.
Publikoan Urretxindorra Ikastolako bertsolaritza ikasleak egon dira eta oso giro ona sortu dabe bertan. Ondorengo bertsolariek kantau dabe:
Ari garela, ari garela:
- Naroa Iturriotz.
 - Maddi Aurtenetxe.
 - Uxue Solabarria.
 
Lamerako okasientiek:
- Aretx Iruskieta.
 - Helene Yerga.
 - Nora Prellezo.
 
Aurkezlea Ander Elortegi Garatea izan da eta epaimahaian, barriz, Beñat Romero Maguregi, Marta Ortiz Mateo eta Juanjo Respaldiza Ozaeta izan dira. Idazkari beharretan Igor Menika Bengoetxea ibili da.
Kontuak kontu, Bertsolari Gazteen Sariketako hurrengo saioa eguaztenean, hilaren 5ean, jokatuko da, Igorreko Arratia BHIn, goizeko 10:00etan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
