Bermeon jokatuko da finalaurrekoen bigarren bueltako lehen saioa

Bizkaie! 2025-11-11 12:56   Bertsolaritzea

Artza Frontoian, zemendiaren 15ean, zapatua.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketea azken txanpan dabil sartzen, izan be, zapatuan, zemendiaren 15ean, finalaurrekoen bigarren bueltako lehen saioa jokatuko da. Bermeoko Artza Frontoian izango da, arratsaldeko 17:00etan. 

Saioan, ondoko sei bertsolari honeek ibiliko dira:

  • Aissa Intxausti Aburruza.
  • Aitor Bizkarra Ruiz.
  • Aitor Etxebarriazarraga Badiola.
  • Ibai Amillategi Omaetxea.
  • Onintza Enbeita Maguregi.
  • Unai Mendiburu Valor.

Gai-jartzaile beharretan Leire Garatxena Larrabe ibiliko da. Epaile, barriz, ondokoak izango dira: Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itziar Basterretxea Olarreaga egongo da.

Sarrerak salgai dagoz hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu