Gabonak Txinako produktuez ganezka

Bizkaie! 2003-12-31 00:00   txutxu-mutxuan
Era guztietako produktuak Txinan egin eta sasoi honetan gehien ikusten diran produktuak jostailu, apaingarri eta opariak izanagaitik be, gure bizimodua aitzeko beharrezkoak diran beste objektu asko be asko Txinan eginda dagoz: kirol txapelketetan umeek eskuratzen dabezan trofeoak, hanka nahiz eskuartean ibilten dabezan baloiak, etxerako erosten doguzan telebista, irrati eta iratzargailuak, gero eta gehiago saltzen diran altzariak eta abar. Gertakizun honen atzean, produkzino kostu merkeak, truke tasa abantailatsuak eta gure merkaduaren konsumo gosea ez eze, hemengo kapitala euki arren, Txinan behar ...

2003a bertsotan

Bizkaie! 2003-12-31 00:00   Bertsolaritzea
2003KO KRONIKEA Doinua: “Gure munduko bizimodua” Batzutan ona bestetan txarra horixe dogu bizitza guk ona baino txarra daukagu azkenaldiko baldintza hazi gaiztoa ereiten dauen etsai horrek dauka giltza eta edonon ikusi leike bere heriotz ekintza gure munduan gogor dabilku Indar eta su ekaitza Itsaso handian Prestige untzia desagertuta hondora galipot lohia zabaldu jakun uretan behera eta gora itxurak eta ustelkeria gordeta hainbat denbora eguneroko kontu gordina ekarri eustan gogora marea baltzak atara zeuen zikinkeria kanpora. Ustelkeriak ez dau ekarten kontu ...

Jateko gozo-gozoak...

Bizkaie! 2003-12-31 00:00   Jan edanak
Azukre-almendrak edo almendra zurituak Zuritu ostean, frutu siku osoei (ez zatitutakoak) azukrez inguratu eta berotuta preparetan dira; holakoetan erabilten dan azukrea trinkoa eta leuna izaten da. Sarritan, usainak eta koloranteak gehitzen deutsiez. Garrapiñatuak Azalagaz edota azala kendu ostean, erre barik edota erre ostean, frutu sikuei azukrea gehituz preparetan dira. Kasu honetan, azukrea karamelizau egiten da, bikortsua da eta lodiera desbardina euki leike. Garrapiñatuei ezin jake koloranterik bota. Frutu sikuei azukrea gehitzen deutsagunean, kaloria eta karbohidrato kantidadea gora joaten da. Gogoratu ...

Kontseilua, akordio soziopolitiko barri bat lortu guran

Bizkaie! 2003-12-31 00:00   Euskerea berbagai
Euskerea, jokabidez, pentsakeraz eta jatorriz askotariko herritarren sostengua, esku hartzea eta babesa arian-arian landu barik, asmo onenez egindako dekretu eta egitasmoen bidez bada be, ezin daiteke berreskuratu. Aldi berean, zuzenean edo zeharka alderdien pean dagoan, alderdikeriaz jokatzen dauan mobimentu zibilak be askotariko personak ezin ditu batu, eta ondorioz, hizkuntza bizibarritzeko era askotako erabagiak hartu daitezan eta eremu guztietan eragiteko ahalmena nahikoa makal edota indar barik suertatzen da. Kontua ez da eraso baten aurrean —dei egilea norgura dala— kalera urtetea, ezpada ...

S.W.A.T.

Bizkaie! 2003-12-31 00:00   Zinemea
Film hau ikusleak abroziduteko moduko ekintza pelikula txar horreetariko bat baino ez da. Pertsonaiak aurkezteko pantailaraturiko sarrerea lar luzea da eta sano azalekoa. Ganera, SWATek film mueta honeetan mila bider ikusitako ohiko eskemeari jarraitzen deutso: Harrelsonek taldeko gizon sailduak aukeratu eta ezin gogorrago entrenauko ditu, justiziaren morroi leial eta hausiezinak izan daitezan. Horrek guztiorrek ia ordubete irauten dau, filmaren erdia baino tarte luzeagoa hartuz. Zoritxarrez, gidoilariek ez dabe libretoaren zati hau laburtu gura izan edo ez dabe jakin zelan egin ...

The lord of the rings. The return of the king

Bizkaie! 2003-12-31 00:00   Zinemea
Abenduaren 17an ailegau jakun urtebete itxaron dogun trilogiaren azken alea eta, egia esan, inori ez jako aparteko kritika ezkor edo txarrik entzun film honen inguruan. Peter Jackson zuzendariak ederto erabili ditu teknologia barriek eskaintzen dituen baliabide harrigarriak; ganera, pelikulearen narratibea ondo be ondo jagon dau, filmaren luzeak inor aspertu ez daian. Gauzak holan dirala, istorioaren eta akzinozko eszenen arteko oreka fin eta burutsu bati eutsi deutso. Ondo be ondo hazurmamitu ditu nobela erraldoi honetako pertsonaia, piztia eta leku misteriotsuak. Aldi ...

Botazino elektronikoa

Bizkaie! 2003-12-31 00:00   sarean
Kontuak kontu, aitatutako hiru sistema honeekaz, boto emoilearen nortasuna izkutuan dago. Kataluiniako saioetan hiru sistema horreek aprobau ziran baina legezko baliorik ez eben euki atara ziran emoitzek. Teknologia hortxe daukagu baina gaur egun aprobak, saioak baino ez doguz egiten; hori bai, jakin badakigu hemetik lasterrera botoa emoteko prozesua goitik behera aldatuko dana. Posible izango da norberaren etxetik be botoa emotea: Interneten sartu eta beste barik. Beharbada, hauteskundeetako web guneetara sartu, han gure nortasuna baieztu eta botoa emotea baino ez jaku ...

Izarraren atzean

Bizkaie! 2003-12-31 00:00   Antxinakoak Geurera
Beste alde batetik, Hiru Errege Magoetako bat baltza zala onartu dogu eta barriro be Mateoren testua hartuz, honek ez dakar ezer errege baltzaren ganean. Zehaztasun handiegirik ez dago baina gaur egun bata bizar zuriagaz eta bigarrena bizar baltzagaz irudikatzen doguz. Erregeetariko bat baltza izatea XIII. mendetik aurrera zabaldu zan ideian oinarritzen da. Interpretazino horren arabera, errege bakotxa, Noegandik sortutako munduan ziran lehenengo hiru arraza desbardinekaz bardinduko leukez erregeak: kasu honetan, baltza Afrikan finkatutako 'kamiten' arrazaren ordezkaria izango litzateke. Magoen irudiekaz ...

Peru (III): Cusco, munduaren zila

Bizkaie! 2003-12-31 00:00   Euskaldunak munduan
Herriko merkatua bizi-bizia da eta danetarik topau daiteke. Azokan ortuariak eta frutak saltzeaz ganera, liburuak, sendabelarrak, arropak, eta etxean behar dan guztia saltzen dabe. Askok betiko janzkerea darabile, andreek, batez be. Alkondarea eta jersea. Behe aldean, hiru gona, bata bestearen ganean, eta hiru-lau bolantekaz apainduta; hotz egiten dauanean, manta bat lepotik jarrita eta aurrean lotuta. Sonbrerua ia mundu guztiak erabilten dau: pamela antzekoa zein bonbin erakoa. Ulea trentza bigaz lotuta eta zaharrek be ule luze-luzea daroe. Ume txikiak daukiezanek atzean ...

Otarrainxka sueztituak, ahuakate guakamole eta sardina zaharraren arrabakaz

Bizkaie! 2003-12-31 00:00   Jan edanak
Zelan egin: Lehenengo eta behin, guakamolea preparauko dogu; ahuakatea, patatea, kipulea eta tomatea prest daukaguzanean, dana batera nahastau behar da. Nahasten dogun bitartean gatza, ozpina eta oliba orioagaz puntuan ipinten joango gara, norberaren gustora jarri arte. Hau plater bazterrean itxiko dogu. Hurrengo pausua letxugea, eskarolea eta lollo arrosa erabilita ensaladea egitea da. Hau be gatz, ozpin eta oliba orioagaz puntuan jarri ondoren, guakamolearen gainean jarriko dogu. Berehala, otarrainxkak preparetan hasiko gara. Horretarako, zartagin batean jarriko doguz oliba orioa eta berakatza ...

New Yorkerrak

Bizkaie! 2003-12-31 00:00   Musikea
Kirmen Uribe: - 'Poesian garrantzitsua da zer esaten dozun baina baita zelan esaten dozun'. - 'Diziplina artistikoen amankomuneko elementua sinpletasuna da'. - 'Norbere burua ispiluan begiratzearen eta hausnarketa prozesuaren ondorioa izan da proietu hau'. - Ni neu izaten itxi nau proiektu honek'. Ganerako proiektukideen eretxiak: - Mikel Urdangarin: 'Poemak kantu bihurtzeko erronkeagaz abiatu ginan, nota eta berba bakotxa buztartzeko eta zentzuz betetako beharra izan da gurea, esentzian musikala dan proiektu honetan'. - Rafa Rueda: 'Poesiaren barruan berez dagoan musikea azaleratzeko ahalegina egin dogu'. - Bingen Mendizabal: 'Mundu ...

'Mestijaia'. Mal de Ojo

Bizkaie! 2003-12-31 00:00   Musikea
Gotzon Uribe

Sabino Arana, basajaun hori...

Bizkaie! 2003-12-31 00:00   eretxia
Arrazistea? Gogoratu daigun haren sasoia Europako herri guztiek bereak eta bi egiten ibili zirala Afrika kolonizau gurean. Sinistuta egozan orduko europarrak zuriak baltzak baino gehiago zirala. Gizon zuriak bere menpean hartu behar izan eban baltza benetako zibilizazinoa erakusteko. Andrazkoak ia-ia ez ziran esistitzen eta botoa emoteko aukerarik barik egozan. Horixe zan XIX. gizaldiko pentsakerea. Gauzak holan, Hego Afrikan ingelesak eta boersak gerran hasi ziran Afrikako herri aberats hori atrapetako ahaleginetan. Europako eretxi publikoan banaketea zan nagusi. Eta Sabino, arrazista horrek ...

Jasone Osoro: Lehenagoko mamu eta bildurren gaineko nobelea da Greta

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   Kulturea
Tentazioak liburuak euki eban arrakasteak ze puntutaraino baldintzau zaitu idazterakoan? Onerako ala txarrerako izan da arrakasta hori, orri zuriaren parean paretako orduan? Tentazioak-ek euki eban arrakastea onerako izan zan, horri esker euki dot-eta aukerea argitaratzen segiduteko. Irakurle potentziala hor dagoala jakiteak indarra emoten dau idazten segiduteko. Baina ez: arrakasta hori ez da enbarazua izan orri zuriaren parean jarteko orduan. Orri zuriak berez sortzen ditu biak, idazteko grina eta bertigoa. Idazle erotikoaren etiketea be ipini eutsuen. Gretan etiketa horretatik urrundu gura ...

Durango, urteroko erromeria

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   eretxia
Militantziak bultzatuta kulturea salbauko ete dogu? Azken urte honeetan inpresinoa hartu dot ez ete dan lagun asko Durangora joango "joan behar dalako". Eskaparate bihurtu da Durangoko azokea, euskal kulturearen eskaparatea. Baina ez dakit nik eskaparate eder horren atzetik gure kulturearen ahultasun batzuk ez ete doguzan ezkutetan. Entzun izan dogu aurtongo urtea petrala zala salmenten aldetik. Durangoko Azokara bitartean bai behintzat. Hori entzunda, bat baino gehiago harritu egin da. Sekulako gorakadea izan dau kulturearen industriak Euskadin azken urteotan. Kalidade handiko idazleak ...

Khata, Afrikako sortaldeko legezko drogea

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   txutxu-mutxuan
Droga honen zabalkundea eta salneurria Khatak kafe arbolen artean hazten dira; gehienbat Etiopia eta Yemenen landatzen dira, baina Kenia, Tanzania, Madagaskar eta Ugandan be errez topau leitekez. Etiopian kafea alde batera itxi eta gero eta khat gehiago landatzen da, diru asko dakarrelako. Droga hau Afrikako adarreko herrialde guztietara esportatzen da, konsumoa handi-handia dalako: Yemenen pertsona helduen % 80 inguruk konsumitzen dau anfetamina mota hau. Atara kontuak, 400.000 pertsona inguru bizi diran Djibutira egunean-egunean bederatzi tona khat heldu ohi dira. Afrikako ...

Bertsolari@k: genero bako historia

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   Bertsolaritzea
Ostera, ezin pentsau geinke ordurarte emakumeak isilik egon ziranik (kostauko da holakorik sinistea, andra berbalapikoz betetako Euskal Herri bete kafetegi honetan), izan be, harritzekoa baita Adanen saihetsak zenbat behar egin dauen orainarteko bertsogintzearen ibilbidean. 1876an galdutako Bizkaiko Foru Zaharren agiritegiak emoten deusku horren barri: [...] Título 8, Ley I: [...] son conocidas por desvergonzadas [...] y ponen coplas y cantares a manera de libelo infamatorio (que el Fuero llama profazadas) [...]. 1452ko agiri horrek dinoanaren arabera, sano zabalduta egoan profazadoreen jarduna Euskal Herrian zehar ...

Mariskoa edo itsaskia

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   Jan edanak
Itsaskiak ez dira oso energetikoak, 100 gramotan (azal barik) 50-100 Kcaloria inguru izna leitekez; itsaski muetearen arabera (50 Kcal-txirlek; 100 Kcal langostinoek); ganera, kontuan izan behar dogu oskolek hondakin handia dabela eta itsaski mueta askotan 100 g. jan ahal izateko asko jan behar dala. Dana dala, preparetako moduaren arabera, batez be, saltsatan gehitzen deutsagun orio, hestebete, urdaiazpiko eta enparauek plater preparatuaren balio energetikoa asko igon arazo leikie. Arrainak legez, itsaskien proteinek funtzesko zortzi aminoazidoak daukiez baina jakin badakigu euren balio ...