The last samurai
2004-01-15 00:00 Zinemea
Lantzean behin Hollywood-ek bere buruari begiratzeari itxi eta ikuspegia beste kultura eta gizarte zahar eta oparoagoetara bideratzen dau. Horreetariko bat, duda barik, Japoniako gizartea da, munduko beste guztiak legez, historiako ibilbide luzean birtute eta hutsuneak pilatzen joan dana, baina, gaur egun be globalizazinoaren ezinbesteko eraginak gorabehera, karisma handiko izakereari eusten deutsona.
Film honen hari nagusia, beraz, zahar eta barriaren arteko dikotomia horretan datza. Nathan Algren kapitaina (Tom Cruise) ekialdeko herrialde honetara ailegauko da XIX. mendearen amaieran, bertako soldaduak arma eta ...
Finding Nemo
2004-01-15 00:00 Zinemea
Marlin arrainak desagertutako semea topetako odiseak ez deusku deskantsetan itxiko segundo bakar baten be. Eta ez nabil erritmo bizi baten ganean berba egiten, ezpada film honetan agiri diran milaka zehetasun eta bereizgarriren inguruan; izan be, fikzinoa ona izan daiten, egoera batetik bestera eroan behar gaitu, pelikulearen harian konturatu barik murgilduz.
Pelikulearen arduradunek lan digital hau bereiztu dabe Disneyren film klasikoetatik, sorkuntza behar ikusgarria eginaz; era horretara, ez dabe izaki antropomorfiko arrarorik behar izan, gure gizartearen isla metaforiko bat egin ahal ...
Konsumo Legea eta hizkuntza eskubideak
2004-01-15 00:00 Euskerea berbagai
Testuinguru horretan, administrazinoek (Jaurlaritza, aldundiak, udalak, mankomunidadeak...) eta beroneen barruko enpresek autortutako hizkuntza eskubideen jagole ez eze, praktikara eroateko orduan, garrantzi handiko papera jokatu leikie, besteak beste, lehen bezeroa, askotariko zerbitzuen eta produktuen konsumitzailea eta emoilea administrazinoak diralako, beraz, horra hor segidu beharreko lehenengo arrastoa. Baina, hori garrantzitsua izanda be ez da nahikoa. Izan be, eremu pribatuan eragin gura bada, besteak beste, udalakaz lankidetzan, hizkuntza paisajea elebiduntzeko edo euskera hutsez jarteko laguntza deialdiak, beharginak euskalduntzeko edo alfabetatzeko egitasmoak indartzea, merkataritza ...
Bertso Eguna 2004
2004-01-15 00:00 Bertsolaritzea
Ekitaldi nagusia
Donostiako Kursaaleko auditoriumean, 18:00etan.
Bertsolariak: Andoni Egaña, Igor Elortza, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Angel Mari Peñagarikano, Jon Maia, Iñaki Murua eta Unai Iturriaga.
Gai-jartzailea: Josu Goikoetxea.
Afaria eta festa
Zubietako Araeta sagardotegian, 21:00etan.
Bertsolariak: Amets Arzallus, Imanol Lazkano, Jexux Mari Irazu, Jokin Sorozabal, Xabier Silbeira, Fredi Paia, Aitor Sarriegi, Iñaki Apalategi eta Xabier Amuriza.
Trikitikariak: Ansorregi eta Larrañaga.
Sarrerak eta erreserbak
Ekitaldirako sarreren prezioak: arrunta 10 €, bazkideek 7 € eta 16 urtez azpikoek 4 € ...
Ez belorik, ez 'kippa'rik, ez kurutzerik
2004-01-15 00:00 txutxu-mutxuan
Kurutzea
Kristinautasunaren ikur eta sinbolo nagusia da. Kristoren heriotzea eta berpizkundea adierazoten dau. Makila bik osotzen dabe; bertikala gizakiak jainkoagaz daukazan hartu-emonen sinboloa da eta horizontala personen arteko hartu-emonena. Kurutzea 313. urtetik aurrera hasi zan erabilten, Konstantino enperadoreagaz batera. Berak kristinautasuna inperioko erlijino ofizial modura aldarrikatu eban eta handik aurrera kurutzeak munduko sinbolorik ezagunetariko bat izatea lortu dau. Kurutzea, berez, Kristok heriotzea gainditu izana sinbolizetan dau.
Azkenburukoa
Munduan hiru erlijino honeetako 3.200 miloi fededun inguru dagoz; horreetarik, 2.000 ...
Ardao-ontziak
2004-01-15 00:00 Jan edanak
Ardao botila mueta asko dagoz eta bakotxak bere perfilak ditu, baina gehien bat lau botila-mueta erabilten dira:
-Bordelesa: esan leiteke gehien erabilten dana dala, batez be urteko ardao baltzagaz eta zahartutakoagaz. Sorbalda zabalak ditu. Mueta honen barruan luzeagoak eta laburragoak topau geinkez.
-Borgoñesa: bordelesaren antzekoa da baina “sorbalda jausikoa”. Ardao baltz eta zuriekaz erabilten da gehien bat.
-Rhin: altua, elegantea. Batez be ardao gazteakaz erabilten da: gorriak, zuriak eta txinpartadunak. Euskal Herrian txakolina botilaratzeko asko erabilten da.
- Apardunakaz erabilten diranak ...
Nafarroa Bai
2004-01-15 00:00 eretxia
Oraindino ez dago jakiterik ilegalizautako ezker abertzaleak zelan jokatuko dauan egoera barri honetan. Kontrako eretxi batzuk entzun dira baina ez dago esaterik kontrako jarrera argia erakutsi dabenik koalizinoaren osoketaren aurrean ala euren botoen bidez babestuko daben ala ez.
Arnaldo Otegik baten baino gehiagotan zerrenda bateratuak eskatu ditu Hego Euskadiko lurralde guztietan. Erantzuna, ostera, danok espero genduana izan da: ETAren indarkeria da oztopoa. Zalantza barik indarkeriak ozpindu egiten dau euskal politikagintzea. Bigarren Lizarragaz egiten eban ames batek baino gehiagok. Edozelan be ...
Arabatik bertso kantari!
2004-01-15 00:00 Bertsolaritzea
Egitaraua San Martin bezperako txarri bi baino beteago egoan: bariku iluntzean, Bizkaia vs. Araba desafioa; zapatu goizean, Unai Iturriagagaz berbaldia, arrastian bertso saioen autogestinoari buruzko gogoetea eta iluntzean, barriz, Arabako Taldekako Txapelketako herriarteko finalerdia. Tartean, komuneko ispiluari puntua ipinteko gogoz joandako 30 gazte: “bertsomania” edo “isiltasunfobia” nagusi.
Barikuko desafioa barre abentura luzea izan zan ezer baino gehiago: jaurerritik Gorka Lazkano, Gorka Ostolaza eta Fredi Paia bertsolariaren anaia ibili ziran kantuan; patata lurretik Oihane Perea, Iñaki Viñaspre eta Irati Anda izan ...
Euskal baserria Interneten
2004-01-15 00:00 sarean
Diseinu aldetik web erakargarria da, guztiz argia eta modernoa. Ingelesez, euskeraz eta gazteleraz topau daiteke informazinoa. Ganera, euren baserriaren eta euren jardunbidearen ganeko kontuekaz batera, Elorrio inguruetako informazino apur bat be badakar: argazkiak eta inguruetako baserrien ganeko barriak, produktu bereziak, gaztaia, arrautzak, oiloak...
Gotzon Plaza
Urte barriak zer dakarsku?
2004-01-15 00:00 sarean
Informazinoaren gizartea
Euskal Herrian familien % 50ek dauka ordenagailua. Bestalde, Interneten sartzeko ohiturea (bai etxean eta bai lanean) % 35ekoa da, Espainiar estaduan baino nahikotxu gehiago eta Iparraldeko herrialde garatuenetatik nahiko hur. Hor izan doguz “Konekta zaitez” programea eta bere emoitza esanguratsuak: egun, 25 urtetik beherakoen artean % 72 sartzen da Interneten, 25 eta 34 urtekoen artean % 50 eta 45 urtetik gorakoen artean, barriz, % 11,3.
Teknologiaren eta informazinoaren gizarterantz goazela emoten dau baina Interneten konekteteak ez dau zertan helmugara heltzeko bide-laburrik ekarri ...
Santiagorako bidean
2004-01-15 00:00 Antxinakoak Geurera
Halan da be, Bizkaiak itsasoa daukanez, baegoan beste aukera bat be: Bizkaira arte oinez etorri beharrean, itsasontziz etortea. Kasu honetan, liburuetan agertzen dana aitatuz, porturik erabilena Bermeo genduan eta bertora heltzen ziran Ipar Europako erromes asko. Gero Bermeotik aukerak bi ziran: batetik, Mundakatik Gernikarantz egitea eta hemendik lehen aitatutako bideetariko bat jarraitu; bestetik, Bermeotik Mungiarantz egitea gero handik Bakioko San Pelaioren baseleizatik osteratxua eginaz, bardin Bilboko bidea harturik.
Honexek dira labur batuta Santiagora bai oinez zein zaldiz edo burdiz, erromes ...
38. Midem: Europako industria musikalaren bilgune
2004-01-15 00:00 Musikea
Euskaldunak Midem-en
Igaz 11 euskal disketxe izan ziran Midem Ferian eta aurten, barriz, 19 (Elkarlanean, Metak, Gaztelupeko Hotsak, Gor,Diskak, Oihuka, Brixton, Esan Ozenki, Agorila, Aus Art Records, Etxe-Ondo, Euskal Internazionala Musika, Goi Music, GP Records, Hilargi Records, Arise, Mar Digital, Musica Autonoma, Noizpop eta Two Bascos), guztiak 'Euskadiko Soinuak' programearen barruan. ‘Euskadiko Soinuak’ Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sektoreko enpresakaz batera sustatzen dauen programea da eta helburu nagusia Euskal Herriko musikea (pop, rock, folk, musika barriak,...) nazinoarte mailan sustatzea da ...
Gaztebi 2004. Smith & Migthy
2004-01-15 00:00 Musikea
Lehenengo aldiz Bilbon, Bristol uritik SMITH & MIGHTY kolektiboa izango dogu. Smith & Mighty taldeak sekulako eragina izan dau Bristol urian sorturiko sonoridade zehatzagaz, "trip hop" estiloagaz hain zuzen be. Honeek izan ziran lehenengoak, hau da, estiloa asmau ebenak eta hori gitxi ez bada, baita Massive Attack edota Portishead moduko taldeen musikea bideratu edo eragin ebenak be. Gaur egun, goi mailako musikari eta produktoree moduan azaltzen dira. Euren musikan, besteak beste, soul, funk, deep soul eta house estiloak igarri daitekez eta jungle ...
Xabier Monasterio (BKA): 'Kulturea joan-etorriko zentzunean aitu dogu beti'
2003-12-31 00:00 BarriketanBidaiotako argazkiak (II)
2003-12-31 00:00 Bidaide
Kontuak kontu, argazkigintzan garrantzitsuena zer 'adierazo' gura dogun argi izatea da ze berbarako erreportajeetan horixe izaten da helburua: testuagaz ala testu barik errealidade bat kontetea; Bizkaie! Aldizkarian be horixe egiten ahalegintzen gara arrakasta handiagoagaz edo txikiagoagaz.
Azkenik, gure makinan 'atrapau' gura dogun leku edo gauza zehatzaren argazki bat baino gehiago egitea komenidu izaten da, abiada eta difraga desbardinak erabilita, holan, errazagoa izango dalako geuk gura doguna ataratea. Argazki bakarra egin ezkero, oinarrian ideia onekoa bai baina beharbada errealizazino tekniko eskaseko ...
Nazinoarteko Nontzeflash Animazino Lehiaketea
2003-12-31 00:00 KultureaSariak
Nontzeflash-ek 5.300 euro banatuko ditu lau saritan. Epaimahai batek erabagiko dau (Begoña Vicario...) zeintzuk diran lanik onenak eta internautek eurek be gogoko dabezan lanak aukeratzeko modua eukiko dabe.
- Nontzeflash Saria animazino onenari: 2000 euro.
- Bigarren Saria: 1500 euro.
- Ikusleen Saria: 900 euro.
- Euskerazko animazinorik onena: 900 euro.
Lanak aurkezteko epea
Lanak jasoteko epea zabalik dago eta 2004ko apirilaren 15ean zarratuko da. Dana dala, antolatzaileek ahalik eta arinen bialtzea eskatu dabe jaso ahala lanak internauten esku jarteko www.nontzeflash ...
Catalunya jatorri-deiturea
2003-12-31 00:00 Jan edanak
Kataluiniako jatorri deiturearen sorrerak eztabaida handia sortarazo dau ekoizleen artean: jatorri deitura tradizionalen esanetan (Priorat edo Penedes), urteetako tradizinoko jatorri deiturek indarra galtzeko ariskua dago eta epe laburrean jatorri-deitura txikiak eta indar gitxikoak (Tarragona) desagertzeko benetako arriskua. Badakizue, handiak beti jaten dau txikia!.
Jatorri Deitura barri horregaz upeldegiek aukeratu beharko dabe ze lurraldegaz komerzializau gura daben euren ardaoa. Orain arte, mahaiko ardao legez komerzializetan zan ardaoa jatorri-deitura honetan sartu daiteke edo jatorri-deitura batetik bestera pasau. Dana dala, badagoz upeldegi batzuk ...
Dubuffet: artista librea Bilbon
2003-12-31 00:00 Kulturea
Erakusketea Dubuffeten obraren hiru arotan dago bananduta, kronologikoki: lehenengo zatian berrogeiko eta berrogeta hamarreko hamarkadetako lanak batzen dira. Sasoi haretan (kontuan euki behar da orduan hasi zala arte munduan) Dubuffetek dudan ipini eban artearen gaineko teoria tradizionala, eta zerotik ekin eutson, aldez aurretik ezarritako kontzeptuei kasurik egin barik, artearen lurralde birjinara heltzeko. Pentsamentu horretatik abiatuta eta sorkuntzearen iturburura ailegetako asmoagaz (berak “kulturearen kontrako jarrerea” zala esaten eban), Dubuffetek egunerokotasuna hartu eban gaitzat eta etenbako ikerketea egin eban materialakaz. Sasoi horretan ...
Karibetik Kantaurira
2003-12-31 00:00 Euskaldunak munduan
Hona hemen, Joakin Arregiren bertsoetako batzuk:
Euskal Herriko txoko polit bat
Dugu Zizurkil bailara,
Han sortu nintzen ta egun batez
Etorri Venezuelara,
Geroztik hemen moldatu behar
Bizitza ahal dan erara.
Maitatzen ditut hemengo xarmak
Ta maitatzen dut euskara,
Bat ez dut inoiz ere ahaztuko
Ta bestea ezin laga.
Urte Zahar ta Urte Barri (Caracas, 2002ko urtarrilak 1)
1
Urte zahar ta urte barri
lelo berdina urtero
denok egin nahi gaituzte
iragarkien bezero
arrakastaren atzetik
horren beharrean edo
lokarri horri tiraka ...
Pentagrama bete bertso
2003-12-31 00:00 BertsolaritzeaHareetako bati honako bertsoa kantetea tokau jakon, gaia “doinua” zala:
Doinua: Andre Txarraren Bentajak
http://www.bertsozale.com/bertso/doinutegia/audio/liburuki3_1417a.mid
“Alderik ez da lorontzi eta
bertso doinuen artean;
ale politak topa litezke
loregintzaren artean.
Loreak berez politak dira
mendian edo parkean,
baina hobeto gelditzen dira
lorontzi polit batean.”
Jarraian, Unai Iturriagak bertso hau berau bere agurrerako erabili eban eta holan esan eban bere azken puntuak:
“Saioa egin behar dogunez,
bueltau gaitezen arira
loreak zimel ez dakiguzan ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1758
1759
1760
1761
1762
1763
1764
1765
...
1793
1794
1795
1796
Hurrengoak ››
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa