Euskal Herriko artistak, euskerearen zerbitzura IbilArten

Bizkaie! 2005-06-17 00:00   Kulturea
Aurten, gainera, IbilArte erakusketeak webgunea be estreinau dau (http://www.ibilarte.net). Bertara sartuta, erakusketan parte hartzen daben artista guztien zerrenda topauko dogu, bakotxak aurkeztu dauen lanaren argazkiagaz eta bere curriculumagaz batera. Julen Gabiria

EAEko biztanleen erdia pisu idealaren ganetik

Bizkaie! 2005-06-17 00:00   txutxu-mutxuan
Bizkaian, obesidade kopuru handiagoa Lurraldeka aztertuz gero, bizkaitarren % 53k larregizko pisua dauka, bai eta arabarren, % 46k eta gipuzkoarren % 48k be. EAEko biztanleei egindako inkestek erakusten dabe 18 urtetik gorako biztanleen % 74k ez dauzala bost otordu egiten egunero-egunero. Horrezaz ganera, ez dogu gomendatzen dan arrain eta fruta kantidadea hartzen; edozelan be, inkesta horrek argi adierazoten dau okela gehiegi jaten dogula. Guztiagaz be, alarmea biztuta dago; izan be, Vital Kutxako txosten honetako datuak osasun eta elikadurearen ganean egindako beste lan batzuetako emoitzakaz ...

Hiru Truku taldearen agurra

Bizkaie! 2005-06-17 00:00   Musikea
Bizkaie!

Ardaoaren onurak osasunerako

Bizkaie! 2005-06-10 00:00   Jan edanak
Europar ikerketa batzorde batek ikerketea egin dau gizakiakaz eta emoitzek eurek erakutsi dabe ardaoaren ezaugarri onuragarrien ganean eginiko hipotesiei onarpen zientifikoa eta enpirikoa falta jakela. Ikerketa hau hiru urtetan egin da eta Bartzelonako Clinic ospitaleak koordinatu dau. Bertan, Frantzia, Italia eta Britainia Handiko instituzinoek parte hartu dabe. Horreez gan, Elikagai eta Ardaoen ikerketarako Fundazinoak (FIVIN) be lagundu dau. Ikerketa honen ondorioei jagokenean esan behar da gaur egun, neurriz edan ezkero, ardaoaren eta beste edari alkoholiko batzuen ezaugarri babesleak onartuta dagozala ...

Txinan oporretan

Bizkaie! 2005-06-10 00:00   Bidaide
Gure alboan, familia frantsez bat dago eta mahaia danetariko platerakaz beteta daukie: okelea saltsa gazi-gozoan, bertoko barazkiak, baporetan egindako jakiak eta ume guztiek jaten daben hanburgesea patata prijiduakaz. Australiarrak be ikusi doguz eta, atzo, esaldi bakotxeko begia ixten eban holandar handi bategaz joan ginan autobusean. Baina egunotan, txinarrak ikusten dira gehien. Maiatzaren lehenegoa beharginen eguna izan da eta zorionekoek aste beteko oporraldia daukie. Jai eguna dala-eta, hotelen eta garraio-publikoen prezioak bikoiztu egin dira, jente gehiago dabilelako. Jatetxeak eta kaleko postuak ...

Ibilaldia 05 Renon be egingo da

Bizkaie! 2005-06-10 00:00   Euskaldunak munduan
Bizkaie!

Encore, Gonzalo Tejadaren hirugarren lana

Bizkaie! 2005-06-10 00:00   Musikea
Bizkaie!

Baloiak esango deusku gola izan dan ala ez

Bizkaie! 2005-06-10 00:00   sarean
Probak Irailaren 16tik urriaren 2ra Perun 17 urtetik beherakoen Mundiala izango da eta bertan egingo ditu probak FIFAk sistema barriagaz. Horretarako, bertako lau kidek eta lau alkarte britainiarrek osotzen daben nazinoarteko zuzendaritzeari baimena eskatu beharko deutso. Blatterrek berak autortu dau ez jakozala kamerak gustetan, ‘ez dabezalako golen inguruan sortutako zalantzak argitzen’. Bizkaie!

Brigada Kriminalen dekalogoa

Bizkaie! 2005-06-10 00:00   Musikea
Kontzertuak Daborduko euren herrian, Barakaldon eta Orbaizetan eskaini dabez kontzertuak eta hona hemen aurrerantzean eskainiko dabezanen zerrendea: Maiatzak 27: Bonberenea, Tolosa (Gipuzkoa) Bagilak 3: Beasaingo gaztetxea (Gipuzkoa) Bagilak 4: Arrsateko 360 aretoa (Gipuzkoa) Bagilak 24: Tolosa (Gip)  + Sex Museum Bagilak 29: Araia (Araba) Garagarrilak 2: Aia-Ataun (Gipuzkoa) Garagarrilak 19 Añorga (Gipuzkoa) Bizkaie!

Badator PlayStation 3

Bizkaie! 2005-06-10 00:00   sarean
PlayStation 2ren arrakastea Orain bost urte plazaratu eban Sonyk PlayStation 2. Mundu mailako arrakastea itzela izan zan eta, gaur egun, bideokonsolen artean gehien saltzen dana da. Bideokonsolen negozioa ezinbestekoa da enpresa japoniarrarentzat, ganerako arloetan beherakadea nabarmena izan da eta. Horregaitik, hainbeste diru eta lan inbertidu ditu datorren urtean salgai egongo dan produktu barrian eta, aurrekoaren arrakastea ikusi ostean, barriak be erantzun ona izango dauela aurreratu daiteke. Bizkaie!

Arrainak gatzetan erreta

Bizkaie! 2005-06-10 00:00   Jan edanak
Arrainak gatzetan erreta Osogaiak: (2 lagunentzat)  800gr.ko dorada bat  gatz lodia  ura  oliba-orioa  bi berakatz ale  gindila bat  sagar ozpina Zelan egin: Arraina garbituko dogu lehenengo, ahalik eta osoen itxita. Bitartean, labea berotzen jarriko dogu, 200ºtara. Ostean, laberako plaka bat hartu eta gatzez beteko dogu beheko alde osoa, zentimetro bat gatz gitxi gorabehera. Ur apur bategaz bustiko dogu arraina jarri baino lehen eta, gero, danari botako deutsagu gatza eta barriro be ur ...

Ibilbide literarioak Euskal Herrian

Bizkaie! 2005-06-10 00:00   Euskerea berbagai
Gabriel Aresti (Uria, Herria, Harria) Literaturea etxe ondoko kale kantoian zure belarrien zain dagoan musikaria da, edota lorategiko bankuaren ertzetik usoei begira bizi dan gizona. Literatureak ke distirea dauka eta farola usaina. Goizero tranbia hartzen dau lantokira joateko eta Plaza Biribiletik pasetan danean, Diego Lopez de Harok agur egiten deutso eskoiko eskuagaz, ezkerrekoagaz kaskoari eusten deutsolako. Begoñako Ama Birjina itxaroten dauka San Anton zubian, uriko armarriaren paisajea beragaz erretratu bat atarateko Nerbioiko islari. Casilda Iturrizarren parkeko larre batean etxun eta ...

Iraultza teknologikoa

Bizkaie! 2005-06-10 00:00   txutxu-mutxuan
Duda etikoak Edozein kasutan be, teknologia eta gorputza buztartzen dauzan etorkizun honek duda eta ezbai etikoak sortu eragiten dauz. Teknologiak gure erropen, bitxien eta azalaren zati garrantzitsua beteko badau, zorrotz eta patxadaz pentsau beharko da horrek gizakiei ekarriko deutsenaren ganean. Teknologiako akademiko eta adituek Londresko Royal Society-n emondako berbaldi batean, Susan Greenfield neurozientzialariak adierazo eban 'ezin garala etorkizunera abiatu lo ibiltariak bagina lez'. Adierazpenak adierazpen, teknologia hori guztiori guregana hurreratzen doa. Daborduko erropatan erabili daitekezan konputagailu eta sentsoreak egin dira ...

Emakumeak edadean gora doazenean

Bizkaie! 2005-06-10 00:00   Jan edanak
- Egunero behar dogun energia gitxitu egiten da menopausian eta, ondorioz, gitxiago jatea komeni da pisurik ez hartzeko helburuagaz. Normalean, kontrakoa pasetan da: ordura arteko jateko ohiturei eutsi eta, sarritan, gehiago jaten da antsiedadea lako arazoengaitik. Hartzen dogun energia kontroletako, elikagaien gantzak eta koipea gitxitu beharko doguz, batez be animalien koipea. Holan, pisua, kolesterola eta ateroesklerosiari eutsea lortuko dogu: * Okela koipetsuak, gurina, txarrikiak eta hestekiak... murriztea komeni da. * Opilak, gozokiak, aperitiboak eta edari errefreskagarriak, gitxi hartu. * Arrautzak jan behar dira, proteinak ...