Gernikako alkateak holokausto naziaren biktimak omendu ditu, oswiecimera (auschwitz) egindako bisitan
2007-04-03 02:00 Euskaldunak munduanMiguel Angel Aranaz Gernika-Lumoko alkateak omenaldi hunkigarria egin eutsen Holokausto naziaren biktimei, Oswiecim-Auschwitzeko (Polonia) kontzentrazino esparruetara apirilaren 1ean egindako bisitan.
Miguel Angel Aranaz Gernika-Lumoko alkateak omenaldi hunkigarria egin eutsen Holokausto naziaren biktimei, Oswiecim-Auschwitzeko (Polonia) kontzentrazino esparruetara apirilaren 1ean egindako bisitan.
Miguel Angel Aranaz nazinoarteko bira bat egiten ari da, Gernikako Bonbardaketearen 70. urteurrenean (apirilaren 26an, foru hirian) plazaratuko dan ‘Gernika Bakearen alde’ manifesturako atxikimenduak lortzeko.
Kontuak kontu, Oswiecimeko alkatea, Marszallek jauna, Gernikan egongo da aitatutako egun horretan, eta bertan izango da, era berean, Julius Goldstein, Auschwitzeko Nazinoarteko Batzordearen ohorezko zuzendaria (erakunde horren egoitza Berlinen dago). Goldsteinek nazien kontzentrazino esparruetatik bizirik urten eban eta, gainera, Gerra Zibilean Nazinoarteko Brigadakaz burrukan ibili zanez, Espainiako Errepublikako ohorezko herritar izentau eben.
Oswiecimera egindako bisitan, uriko alkate Marszallek jaunak eta udal gobernuko zenbait lagunek harrerea egin eutsien Miguel Angel Aranazi.
Poloniako uri horretako agintarien harrerearen ostean, Gernikako alkateak Auschwitz-Birkenau Museo Memoriala bisitau eban. Horren barruan, Auschwitz I eta Auschwitz II-Birkenau kontzentrazino esparruak ikusi zituan, Piotr Cywinski zuzendariagaz batera. Bisitari gehienak bezela, Gernikako alkatea be hunkitu egin zan, nazien ankerkerien lekuko izandako instalazinoen bisitan.
Alkateak Gazteen Topaketarako Nazinoarteko Zentroa (‘International Youth Meeting Centre’) be bisitau eban. Zentro hori 1986an sortu zan, Bake, Alkarrizketa eta Adiskidetzearen aldeko hezkuntza-erakunde legez. Zentroa Poloniako fondo pribatu eta publikoakaz sortu zan, eta alkarrizketarako topaleku bihurtu da. Bertan, iragana modu kritikoan aztertzen da, baina, batez be, herrien arteko adiskidetzea da zentroaren helburu nagusia.
Modu horretan, Auschwitz beste uri batzuen zerrendan sartu da. Zerrenda horretan dagoz Volgogrado errusiarra (lehengo Stalingrado), Pforzheim alemana (Gernikagaz senidetuta dago) eta Hiroshima japoniarra, horreek be Gernikan egongo baitira apirilaren 26an.
Uri horreek ‘Gernikako Adierazpena’ dalakoaren irakurketan parte hartuko dabe. ‘Gernikako Adierazpena’ Bakearen aldeko eta era guztietako gerren eta Giza Eskubideen urraketen kontrako adierazpena da, eta datorren apirilaren 26an, Gernikan, Bakearen aldeko Urietako alkateak eta Bakearen zenbait Nobel Sari izango dira protagonista.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!