Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusia
2007-04-02 02:00 BertsolaritzeaDatozen lau urteetarako egitasmoak onartu ditu orain Bertsozalek: orain arteko ibilbidea berretsi eta bide beretik jarraitzeko asmo sendoa gailendu da, bertsolaritzearen proiektua bertsolarien sormenean, bertso eskoletan ardaztutako transmisinoan eta ikerkuntza jarraituan oinarrituz.
Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen urteko Batzar Nagusia Igorren izan da joandako astegoienean. 2006. urteko balorazioa eginaz hasi da aurtengo ekitaldia. Bertsozalek igaz egindako gogoetea azpimarratu da, izan be, hogei urteko ibilbidearen ondoren, atzera begiratu eta alkarteko kide barrienei esperientziaren transmisinoa egin eta aurrerantzean jarraitu beharreko norabidea zehazteko jardunaldiak egin ziran pasa dan udagoienean.
Aitaturiko gogoetearen ondorioetan oinarriturik, datozen lau urteetarako egitasmoak onartu ditu orain Bertsozalek: orain arteko ibilbidea berretsi eta bide beretik jarraitzeko asmo sendoa gailendu da, bertsolaritzearen proiektua bertsolarien sormenean, bertso eskoletan ardaztutako transmisinoan eta ikerkuntza jarraituan oinarrituz.
2007 urteko egitasmoak onartu dira ondoren.
-
2004an hasitako herrialdeetako eta Euskal Herriko Elkartearen bateratze prozesuari jarraipena emongo jako.
-
Bertsolaritzearen transmisinoaren diagnosia eta berrantolaketea egingo da. Egun, 70 bertso eskoletan, 900 lagunek lantzen dabe bertsolaritzea; hezkuntza arautuan, barriz, Bertsozaleren eskutik, 10.000 umek dabe bertsolaritzea ikasgai.
-
2007. urte amaieran Billabonako (Gipuzkoa) Mintzola Etxean kokatuko dira alkartearen bulegoak eta Xenpelar Dokumentazino Zentroa. Bertsolaritzearen ikerkuntza gunea izango da Mintzola.
-
Araba, Nafarroa eta Gipuzkoako txapelketak jokatuko dira aurten. Pasa dan astean amaitu zan Nafarroakoa, jentearen parte-hartze bikainagaz. Araban bultzada berezia emon jako aurtengo edizinoari. Finala apirilaren 21ean jokatuko da Gasteizen. Gipuzkoakoa udagoienean jokatuko da eta honezkero 80 bertsolarik emon dabe izena.
-
Lanku-k (alkartearen bertso zerbitzu enpreseak) emonaldi bereziak indartuko ditu.
Finantzei jagokenez, 2006ko finantza mobimentua orekatua izan da. Alkarte guztien artean 1.600.000 € mobidu dira, administrazinoaren parte hartzea % 40koa eta autofinantziazinoa % 60a izan dalarik. Batzarrak esker oneko hitzak izan ditu erkidegoko eta herrialdeetako administrazinoek bertsolaritzeagaz izan daben abegi eta laguntzinoarengaitik.
Elkartearen funtzionamenduari jagokonez, Idazkari barria izentau da. Elkartearen sorreratik Idazkari izan dan Koldo Tapiak kargua itxi dau eta Asier Ibaibarriaga ermuarra izentau da kargu horretarako. Asier Ibaibarriagak alkartearen proiektua ondo ezagutzen dau, alkarteko bazkide aktiboa izan baita azken urteotan.
Kargudunak:
- Lehendakaria: Iñaki Murua.
- Idazkaria: Asier Ibaibarriaga.
- Diruzaina: Xabier Gaztelumendi.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!