Fernando Arrabalek jasoko dau arte eszenikoen Max Sarien X. edizinoko Ohorezko Saria

Bizkaie! 2007-04-04 02:00   sariak-autortzak

Arte eszenikoen Max Sarien batzorde antolatzaileak aho batez erabagi dau hamargarren edizinoko Ohorezko Saria Fernando Arrabali emotea, Espainiako antzerkiari eginiko ekarpenagaitik. Fernando Arrabalek SGAEk ezarritako sari hau apirilaren 16an jasoko dau Bilboko Euskalduna Jauregian, lehian dagozan 23 mailetako irabazleak ezagutarazoko dituan ekitaldian.

Arte eszenikoen Max Sarien batzorde antolatzaileak aho batez erabagi dau hamargarren edizinoko Ohorezko Saria Fernando Arrabali emotea, Espainiako antzerkiari eginiko ekarpenagaitik. Fernando Arrabalek SGAEk ezarritako sari hau apirilaren 16an jasoko dau Bilboko Euskalduna Jauregian, lehian dagozan 23 mailetako irabazleak ezagutarazoko dituan ekitaldian.

Ohorezko Saria, bilbide profesionalean egindako ekarpenagaitik eta, oro har, arte eszenikoen defendiduteagaitik nabarmendu danari emoten jako. Aurreko edizinoetan, ondokoek lortu eben saria: Antonio Buero Vallejo (1999), Adolfo Marsillach (2000), Antonio Gala (2001), Jose Tamayo (2002), Alfonso Sastre (2003), Francisco Nieva (2004), Jose Maria Rodriguez Mendez (2005) eta Pilar Lopez (2006).

Fernando Arrabal Melillan jaio zan 1932an. Nerabezarotik bere aitaren eta etorkizun tragikoaren bila eta igesi ibili da. Arrabal bakarzalea da, eta bere inkonformismoa oztopoa eta pribilegioa da.

Bere ‘Teatro Completo izeneko obrea, 4.000tik gorako bi liburukitan, Colección Clásicos Castellanos-ek argitaratu dau hainbat hizkuntzatan. Arrabalen azken lanak, ‘Carta de amor’ izenburukoak Espainiako Literaturaren Sari Nazionala jaso eban.

Arrabalek, 13 eleberri (bat Milan Kunderaren hitzaurreagaz), ehunka poesia liburu (Dalik, Magrittek, Picassok edo Saurak ilustrauta), entseguak, hiztegiak eta bestelakoak atara ditu, eta zazpi film zuzendu ditu.

Talde surrealistan hiru urtez egon ostean, Arrabalek, Topor eta Jodorowskigaz batera, ‘mobimentu panikoa’ eratu eban. 2000ko apirilaren 20an ‘Colegio de Patafísica’-ko milaka kideek Trascendente Satrapa izentau eben, bere garaian Marcel Duchamp, Raymond Queneau, Man Ray, Boris Vian, Eugène Ionesco edo Max Ernst eta gaur egun Umberto Eco, Barry Flanagan, Baudrillard eta Dario Fo bezela, guztira bost bizirik beraz.

Hamar urtegaz ‘talentu apartaren’ sari nazionala jaso eban. Bere garaiko idazlerik eztabaidagarriena izan arren, hurrengo sari eta bereizketak lortu ditu: Nobelaren Nadal saria, Frantziako Akademiaren Antzerki Sari Nagusia, Entsegutarako Espasa Saria, World's Theater, Kazetaritzako Mariano de Cavia Saria, Filosofiaren Wittgenstein, Poesiaren Alessandro Manzoni, Nobelaren Nabokov Internazionala Saria, Frantziako Ohorezko Legioa edota Aristotele Unibersidadeko Doctor Honoris Causa titulua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu