Monty Phyton taldeko John Cleese sarituko dau Bilboko Ja! umorearen jaialdiak

Bizkaie! 2016-01-19 16:34   sariak-autortzak

Cleesek umore satirikoan egindako ibilbide profesional barritzailea aintzat hartuta erabagi dabe jaialdiko arduradunek 2016ko BBK Ja! Bilbao saria emotea. Monty Phyton umoregile taldeko kide ezagunenak udagoienean jasoko dau saria, Ja! jaialdiaren zazpigarren edizinoaren barruan.

John Cleese Ingalaterrako Somerset konderrian jaio zan 1939an. Aktorea, idazlea eta persona altua da, bere buruaz egiten dauen defizinizinoaren arabera. Izan be, 1,95 da. 1970eko hamarkadan egin zan ezagun, Monty Phyton taldean egindako lanagaitik. Umorezko telesail eta film ospetsuak egin zituan talde harek. Gaur egun, oraindino be lanean segiduten dau Cleesek.

Ja! jaialdiko arduradunen esanetan, Cleesek bere ibilbide profesional bikainean umore satiriko eta barritzailea landu dau. 2014an, Britainia Handian sekula eragin handiena euki dauen umoregile izentau eben. Horregaitik guztiagaitik, Bilboko jaialdiak 20.000 eurogaz horniduta dagoan BBK Ja! Bilbao saria emongo deutso.

Irailaren 29tik urriaren 9ra egingo da Bilboko Ja! jaialdiaren zazpigarren edizinoa. Ohiko moduan, umoregile entzutetsuak ezagutu eta gogoeta egiteko tartea egongo da bertan. Aurreko urteetan, honeek jaso dabe BBK Ja! Bilbao saria: Tom Sharpe, Francisco Ibañez, Ismail Kadare, Robert Crumb, Julian Barnes eta Fernando Truebak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu