Almudena Grandes eta Unai Elorriaga idazleek ATEA- Laboral Kutxa Saria jaso dabe
2015-06-04 18:03 sariak-autortzakAlmudena Grandes eta Unai Elorriaga idazleek Atea – Laboral Kutxa Saria jaso dabe gaur inaugurau eta hilaren 14ra arte Bilboko Arenalean zabalik egongo dan 45. Liburu Azokearen edegieran. Bagilaren 14ra arte egongo da zabalik.
Gaur Bilboko Arenalean, 45. Liburu Azokea zabaldu dabe eta bagilaren 14ra arte egongo da zabalik. Danetara, 55 erakusmahai egongo dira. Liburu Azokan, egileen aurkezpenak, berbaldiak, sariak, tailerrak eta liburu-sinaketak egongo dira, baita Euskal Aldizkariak erakusketea be.
Azoka edegieran Almudena Grandes eta Unai Elorriaga idazleak izan dira eta Atea – Laboral Kutxa Saria jaso dabe. Almudena Grandesek (Madril, 1960) 20 hizkuntza baino gehiagotara itzulita daukaz bere lanak, eta lehenengo liburuagaz, Las edades de Lulú izenburukoagaz eta ondorengoakaz be kritikarien oneretxia jaso izan dau. Gainera, haren lan batzuetan oinarrituta, filmak eta antzezlanak be egin izan ditue.
Bestalde, Unai Elorriaga (Bilbao, 1973) Filosofia eta Letretan lizentziaduna danaren lehen lanak, 2001ean argitaratutako SPrako tranbia izenekoak idazle legez ospea ekarri eutson eta nazinoartearen onespena, barriz, liburu horrek 2002an irabazitako Espainiako Narratiba Sariak. Elorriagaren esanetan, Irakurteak, akaso, ez zaitu persona hobea egiten baina eraginkorragoa bai, ostera.
Bilboko 45. Liburu Azokearen hasiera ekitaldian erakundeetako ordezkariek partu hartu dabe, Bilboko Kulturako zinegotzia dan Ibone Bengoetxea, Euskadiko Liburu Ganbarako presidente Javier Gogeascoechea, Liburusaltzaileena, Kepa Torrealdai, eta Euskadiko Liburu Azoken kordinatzailea, Asier Muniategi.
Ramiro Pinillari Omenaldia
Gaur, arratsaldeko 18:30ean, Bidebarrieta Liburutegian, igaz hildako Ramiro Pinilla idazleari omenaldia egingo deutsie. Han, Almudena Grandes idazlea eta Paul Ingendaay kazetari alemaniarra egongo dira.
Era berean, 19:00etan, azokako karpan, Laboral Kutxa topagunean, Manuel Montero idazlearen Las guerras de Cuba y Filipinas contadas por soldados del pueblo liburuaren aurkezpena egingo da.
Bagilak 5, barikua
Bihar barikua, hilak 5, egun bizia izango da 45. Bilboko Liburu Azokan. Goizean, 11:30ean, Azokearen Karpan - Laboral Kutxa Topagunean, Erein Argitaletxeko liburu bi aurkeztuko ditue, Carlos Ollo Razquinen ¿Quién con fuego?, eta Noelia Lorenzoren La sirena roja.
Arratsaldeko 19:30ean, barriz, X Nobela Beltza Topaketea ospatuko da, Dolores Redondo, Víctor del Árbol eta Félix G. Modroñoren parte-hartzeagaz. Moderatzailea Félix Linares kazetaria izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!