Korrika 15: euskerearen uholdea

Aek 2007-04-03 02:00   Euskerea berbagai

Edizino honetan zeozer argi geratu bada, AEK-k luzatutako mezuagaz bat etorritako eretxi orokorra izan da. Lekuko barruko mezu ezkutu eta magikoak inoan legez: ‘Euskaldunak gara, ez Euskal herrian bizi garalako, euskeraz bizi garalako baino’ eta borondate indibiduala eta borondate kolektiboa. Borondate politikoa eta borondate soziala beharrezkoak dira.

‘Eskerrik asko’ eta Eskerrik asko’ beste ideiarik ez darabilgu buruan. 15 korrika daroaguz 27 urtetan eta oraindino, korrikaz korrika, poztasunez kabidu ezinik geratu gara.

Karrantzan, korrika hasieran, eszentrikoak ginala esan genduan, baina Euskal Herria osoa eszentrikoa dala ezin ukatu. Noren buruan sar daiteke hamar egunetan, goiz eta gauez, euriz eta edurrez, 2.360 kilometro egiteko kapaz izatea?

Ezin kontau zenbat errepide, zenbat kale, estrata, mendate, zenbat oztopo natural eta ‘artifizial’ gainditu behar izan diran!

Eta hau guztia ezinezkoa izango zan 20.000 kilometro koadro baino gehiagotan zabaldutako AEKren euskaltegietako irakasleen laguntzarik barik, irakasle, ikasle, laguntzaile eta diru-emoileen laguntzarik barik.

Korrika 15 honetan, eguraldia lagun baino, eguraldia arerio, fenomeno meteorologiko guztiak ezagutu ditu korrikak, baina batez be euria, ez da egun bakar bat izan euririk barik; horra hor korrika honen ezaugarria. Korrika bustia! Euriaz bustia, baina baita alkartasunez, ilusinoz, gogoz eta poztasunez bustia be.

Baina fenomeno meteorologikoez gan, beste fenomeno anormal batzuk sufridu ditu korrikeak: oztopo legal-administratiboak. Nafarroan eta Iruñean bertan sufridutakoak, kasu (baimen faltak, debekuak, zangotraba, identifikazinoak eta joko zikina). Fenomeno normal eta ‘paranormal’ guztien gainetik korrikearen eszentrikotasunak aurreko marka guztiak txiki itxi ditu, korrika busti egin da, mela-mela eginda amaitu dogu, baina euskal herritarren edade, lanbide, jatorri eta ideologia askotariko aldarria izan da: euskerea da gure nortasun-ikurra, korrikearen lekukoa da batzen gaituanaren irudia. Euskal Herrian lanean ari diran eragile gehienek (alderdi, alkarte, sindikatu eta erakundeek) euskerearen biziraupena mugatzera eta ukatzera datozen legeak eta jarduerak albo batera itxi, eta euskeraz bizi ahal izateko bideak eregiteko pausuak emoteko deia jaso dabe eta erantzun egin deutse deiari.

Edizino honetan zeozer argi geratu bada, AEK-k luzatutako mezuagaz bat etorritako eretxi orokorra izan da. Lekuko barruko mezu ezkutu eta magikoak inoan legez: ‘Euskaldunak gara, ez Euskal herrian bizi garalako, euskeraz bizi garalako baino’ eta borondate indibiduala eta borondate kolektiboa. Borondate politikoa eta borondate soziala beharrezkoak dira.

Sakon, gustura eta gogotik hartua izan da korrikeak omendu nahi izan dauen protagonistea: euskal emakumea eta euskerearen berreskurapen eta transmisinoan izan dauen lana eta, etorkizunean euskereak aurrera egingo badau, gizonezkoakaz batera, izango dauen lanaren garrantzia azpimarratu nahi dogu. Korrika honen kilometro eta kilometroen lekuko eroaileen irudiei erreparau baino ez da behar izan.

Konpromiso eta borondatea berretsiz, euskerea ikasi eta erabilteko deia luzatzen deutsagu euskal jendarteari, helduok euskereari heldu, euskaltegiak jentez bete, euskerea ikastea bakotxak heldu beharreko konpromisoa dalako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu