Bidebarrieta liburutegian Wi-Fi sistemea jarri dabe

Bizkaie! 2007-04-10 02:00

Ordenagailu eroangarrietatik eta bestelako aparatuetatik Internetera kablerik barik konektetako aukerea izango da Wireless Fidelity sistemeari esker.

Ordenagailu eroangarrietatik eta bestelako aparatuetatik Internetera klaberik barik konektetako aukerea izango da aurrerantzean Bilboko Bidebarrieta liburutegiko Kontsulta eta Irakurketa Aretoan, Wireless Fidelity sistemeari esker. Bertan, erabiltzaileak Internet doban eta kablerik barik erabili ahal izango dau.

Bilboko Udaleko iturriek jakinarazo daben legez, Wi-Fi konexinodun ekipoa (ordenagailu eroangarria, PDA agenda personal digitala edota hirugarren belaunaldiko eskuko telefonoa) dauen edozein erabiltzaile sar daiteke Interneten. Horretarako, zerbitzua erabilteko, Bidebarrieta liburutegiko informazino-erakusmahaira jo beharko dabe, informazino teknikoa jasoteko.

Ekimenaren helburua informazino bilaketea, ikerkuntzea eta ikaskuntzea modernizau eta informazinoaren teknologia barrietara moldatzea da. Honezkero, ganera, hainbat zerbitzu birtual eskaintzen ditu liburutegiaren webguneak, liburutegiko erabiltzaile txartela egiteko bete beharreko inprimakia, Udal Liburutegien Sareko katalogoa osorik ikusteko aukerea, mailegu epea on-line kontsultau eta barritzeko bidea, liburuak erosteko eskariak egiteko aukerea edota liburutegien arteko mailegu eskaerea, besteak beste.

Bestalde, Didakteka da Bilboko Udal Liburutegien Sarean topau geinken beste zerbitzu bat. Autopreparazinoa eta lan indibiduala sustatzeko helburuagaz sortutako zerbitzu publikoa da Didakteka. Erabiltzaileei ofimatika programak (Word, Excel, Access eta abar) erabili, CD-Romak kontsultau edo Internetera konektetako aukerea eskaintzen jake, beti doban eta aurretik ordua hartu ostean. Bidebarrieta, Bilbao Musika, Begoña, Deustu, Otxarkoaga, San Frantzisko, San Ignacio eta Zorrotzako liburutegietan eskaintzen da Didaktika Zerbitzua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu