Windows XP euskeraz
2004-02-01 00:00 sarean
Gauzak holan, euskal erakundeek software librearen alde jo dabe, askozaz be merkeagoa eta bizitza luzeagoa daukan produktoa dalako. Atzera begiratzen badogu erabagi horren arrazoiak topauko doguz: merkatuan Windows 95 euskeraz kaleratu zanean, Windows 98 egoan dagoeneko eskuragarri, eta gaur egun, Windows 2000 euskerazko bersinoa indartzen edota zabaltzen dagoanean, Windows XP bersioa plazaratzen dabe. Beti atzetik eta inoiz ez buruan.
Eusko Jaurlaritzak ez dau diru-laguntzinorik emongo baina seguruenik publizidadea egiteko eta produktuaren kalidadea bermatzeko lizentzia piloa erosiko dauzala esan geinke. Era ...
Microsoft Etxea barregarri
2004-02-01 00:00 sareanAzkenean, akordioa lortu dabe Microsoftek eta Mike Rowe gazteak: beste webgune barri bat sortzeko gastuak pagauko deutsoz Microsoftek eta bideojokuetarako Xbox tramankulu bat be erregalau deutsie; horrezaz ganera, Redmon-en dagozan Microsoft Enpresearen bulego nagusietara joateko gonbidapena be luzatu deutsie.
Dana dala, Internet-en munduan Microsoft enpresaren kontura egin diran barreak gozatsuak izan dira.
Gotzon Plaza,
Informatikoa.
Pitxurritu, Sevillako Euskal Etxe barria
2004-02-01 00:00 Euskaldunak munduan
Hori guztia aurrera atara ahal izateko turismo bulego legez erabili daiteken lokal baten bila dabilz eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailagaz be hartu-emonetan dagoz daborduko.
Azken buruan, Pitxurritu, Sevillako Euskal Etxearen ganeko informazino gehiago behar izan ezkero, idatzi zure mezua eta ondoko helbidera bialdu: euskaletxeasevilla@VLPCSCA.COM
Bizkaie!
Profiterolak esne-tela eta txokolate beroagaz
2004-02-01 00:00 Jan edanak
Zelan egin:
Lehenengo profiterolak egingo doguz. Lapiko batean ura eta gurina jarriko doguz sutan. Gurina berotasunagaz desegiten danean, uruna ganeratuko deutsagu eta dana indarrez irabiau, masa konpaktu bat lortu arte. Horretarako, sutan jarriko dogu eta maseak ez dau lapikoaren hormetan geratu behar. Hau da pausurik inportanteenetarikoa. Segiduan, lapikoa surtatik atara eta arrautzak banaka botaten joango gara irabietan itxi barik. Ostean, masea 'manga pastelera' batean jarriko dogu, muturtxu kiribildu bategaz formea emon eta laban sartzeko.
Labako plaka hotz baten gainean kipula-papela ...
Carod-Roviraren delitua: berba egitea
2004-02-01 00:00 eretxia
Azken buruan, faltan bota dodaz alkarrizketearen aldeko ahots gehiago. Faltan bota dot pentsamentu bakarraren kontrako ahots gehiago. Badakigu jakin hauteskundeak gainean dagozala. Jakin badakigu euskal politikagintzan gauzak arin aldatzen dirala. Baina non geratu dira arriskuak hartzeko gauza diran politikoak? Pujol President ohiak argi ta garbi esan deusku politiko ona, fundamentuzkoa arriskuak hartzeko gauza izan behar dala. Hauteskundeak pasau arte itxaron beharko dogu? Bitartean, ERC izango ete da alkarrizketearen alde urtengo dan bakarra?
Iñaki Atxutegi
Unibersidade Legea eta hizkuntza eredua
2004-02-01 00:00 Euskerea berbagai
Eusko Legebiltzarrean, Unibersidade Legea onartzeko prozedura abian jarri dala, zein da horren bidez hamar edo hamabost urte barru lortu nahiko genduken hizkuntza eredua? Ikasketa baten kredituak euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez aukeran eskainiko ete doguz ala derrigorrezkoak diran kredituak –era osogarri eta buztartuan– euskeraz, ingelesez eta gaztelaniaz eskainiko ete doguz? Lehenbiziko formulearen bidez, gauza bera hiru hizkuntzatan eskainiko dogu (ez dakit baliabide nahikoak izango doguzan horretarako, ez dakit, bestalde, planteamentu hori euskerearen kaltetan etorriko ez ete dan); bigarrenean, ostera, euskerea ez ...
Nora doaz merkealdietan saltzen ez diran erropak?
2004-02-01 00:00 txutxu-mutxuanOutlet dendak
Modearen aldakortasunak eta konsumoaren ekonomiak zein kultureak ezartzen daben erritmo biziaren ondorioz, jantzien iraupena gero eta laburragoa da. Gauzak holan, orain arte produkzinoaren konpasa zehazten eban metronomoa (urtean erropa mueta bi: udabarri-udakoa eta udagoien-negukoa) zahartu egin da. Zararen moduko negozio ereduek dendetako erropearen egonaldia agiri-agirian murriztu dabe eta jantziak aitaren baten agertu eta desagertzen dira. Edozelan be, Zararen moduko multinazionalek be stock-ak eukiten dabez merkealdiak amaituta. Nora doaz jantzi horreek guztiak?
Jomugetariko bat erropearen multinazional askok daukiezan outlet ...
Calendar girls
2004-02-01 00:00 Zinemea
Chris eta Annie adiskide on-onak dira, euren izakerak oso desbardinak izanagaitik be. Yorkshire Dales-eko herri txiki baten bizi dira, baina euren bizimodu lasaia errotik aldatuko da Annie-ren gizona bizienak jota hilten danean. Herriko andra alkarteko kide aktiboa izanda, Chris herriko ospitalerako fondoak batzeko proiektu baten sartuko da buru-belarri. Ideia oso tradizionala izango da, egutegi bat egitea, baina ukutu bitxi eta zelebrea emongo deutsie.
Filmean berrogeita hamar urte inguruko andrak izango dira protagonistak, biluzik eta udagoieneko sexuadalidadeaz pozarren, konbentzionalismoetatik harantzago. Ez ...
Oscarren izendapenetan Eraztunen Jauna erregea
2004-02-01 00:00 Zinemea
Eta ezusteko gehiago
Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikarrak Hollywood-en egindako lehenengo filmak, '21 gramo' izenekoak, kategoria bitan sailkatzea lortu dau, bigarren mailako antzezlerik onenaren kategorian (Benicio del Toro) eta aktoresarik onenaren sarian (Naomi Watts), hatan be.
Bien bitartean, Brasilgo 'Jainko bako Uria' filmak aurkezpen ekitaldira hurreratutako ikusle guztiak harritu zituan, lau hautagaitza eskuratu zitualako, horren barruan zuzendarik onenaren sarirako kategoria (Fernando Meirelles).
Azken buruan, izendapenak egiteko ekitaldia Frank Pierson Akademiako zuzendariak eta Sigourney Weaver antzezleak aurkeztu eben. Dana dala, zezeilaren 29ra ...
Mahastizaintza ekologikoa
2004-02-01 00:00 Jan edanak
Produktu ekologikoaren zigilua eta legalizazinoa lortzeko pausuak
Pausuak bai mahastian, bai ardaoaren produkzinoan be emon behar dira. Mahastiari jagokonez, ondokoak kontuan hartzea komeniko da:
Antxinako tratamentuak berreskuratu dira, horreei erabilpen mugak eta araudi barriak ezarriz.
Gauzak holan, mahastizaintza ekologikoan, ezin daiteke ongarri artifizialik, ezta herbizidadik, ez pestizidadik edo produktu kimikorik erabili. Landarearen gaixotasunak osatzeko eta ongarritzat erabilten diran produktuak naturalak izatea derrigorrezkoa da.
Horrezaz ganera, mahatsondoetan ongarri organikoak erabili behar dira, eta gehienetan ongarriak mahatsondoaren hondarretatik sortutakoak izango dira: mahatsaren ...
Zaharrak Berri Tour
2004-02-01 00:00 BertsolaritzeaGaijartzaileen ganean ez dabe lora ederrik botaten: ez daukie gustuko ordu beteko saio batean eskola bateko irakaslea, zakar arteko arratoia, alaba drogazale baten ama eta igogailu bateko bentiladorea izatea. Ez daukie gogorik euren arteko laguntasuna jendaurrean eteteko, edota euren egoera personala bertsoetatik kanpo ixteko. Kontestuari kantau gura dautsie, begi aurrean daukienari eta burutik pasetan jaken lehenengo gauzeari; neurri txikian edo handian, alkarrizketan jarduten dabe hirurek. Silveira tabernaria dala, Fredi parrandazalea... alkarren trapu lohiak jendaurrean eskegiten dabez, tapetako gauza gitxi daukiela ...
Gure Mikel
2004-02-01 00:00 Euskerea berbagai
Amen baten irakurten dan liburu honetan, Zarate idazlea ezeze abadea, laguna, kirolaria, euskaltzalea be aurkezten da. Mikelen alde zein aldi ugari arakatzen da eta erakusten. Guk geuk –liburugileok- harriduraz entzuten izan ditugu Mikelen ganeko narrazinoak, istorioak, kontakizunak: “Mikel Crack bat zan”; “Ha señoriala zan”; “Haren hutsunea sentidu genduan...” Atzenean, lekuko guztien artean –eta beste asko da oraindino alkarrizketatu bakoa- Mikel Zarateren biografia beroa lortu da.
Nekea be igarri dogu eta lana, lekukoa topau, eguna eta ordua ipini, magnetofoian grabau ...
Artxoaren moileja gisatuak kardamomo esentziagaz
2004-01-15 00:00 Jan edanak
Zelan egin:
Moilejak gatzez puntuan jarriko doguz ezer baino lehen. Jarraian, zartagin batean oliba orioa berotzen dan bitartean, ogi birrindutik pasauko doguz moilejak. Orioa bero dagoala, moilejak sueztituko doguz bertan. Horretarako, zartagina tapetea izango da onena ze moilejek ura daukienez, holan, orio txipriztinetatik librauko gara. Su bizian prijiduko doguz eta ondoren plater batera atara, ahalik eta orio gehien kenduz.
Bitartean, esne-tela preparauko dogu. Zabala baino altuagoa dan lapiko bat erabiltea da nire gomendioa. Bertan, esne-tela jarri eta irakin egingo dogu ...
Beijing, Pekin (I)
2004-01-15 00:00 BidaideTibet eta Falung Gong
Barruko politika kontuetan, gobernuari gehien ardura deutson arazoa Tibet, Xinjiang edo barruko Mongolia moduko erregino independentisten kasua da. Ejerzitoaren kontra-erasoa euki daben arren, mobimentu independentistak aurrera eroateko kapaz izan dira gorago aitatutako lurraldeak. Altxamendu horreetako batzuetatik erakunde terroristak sortu dira; halan da be, handik gitxira bertan behera geratu dira laguntzinorik ez dabelako jaso. Edozelan be, mobimentu independentistea hor dago, eta edozein momentutan eztanda egin leike, 1950. urtean Mao-ren komunistek Tibet inbadidu ebenean legez. Erreboluzinoa gero eta ...
Oliver Twist bideak zabaltzen
2004-01-15 00:00 Kulturea
Bergarako Orfeoiak, 1999ko urtarrilean, “Oliver!” musikala estreinau eban, lehenengo biderrez euskeraz. Ordurako, orfeoiak baeukan esperientzia nahikoa genero musikalean, 1994. urtetik aurrera Euskal Herri osotik Victor Hugoren “Miserableak” obrea eskaini eban eta. Orain, barriz, “Oliver!” lanagaz, Bergarako Orfeoia Euskal Herriko plazarik handienetan egon da: Gasteizeko Antzoki Nagusian estreinau zan, Bilboko Euskalduna Jauregian egon zan igazko Gabonetan, eta aurten Iruñeko Baluarten (auditorio horretan euskeraz oso-osorik emondako lehenengo ikuskizuna izan da) eta Donostiako Kursaalean egon da. Gehiago ezin da eskatu. Ehun ...
Joseba Iriondo: 'Komunikabide gitxik egin ahal dabe iges botere kontrolatzailetik'
2004-01-15 00:00 BarriketanKoldo Nabaskues (EKA/OCU): 'Gero eta sarriago erreklametan doguz kalte-ordainak'
2004-01-15 00:00 BarriketanPeru (IV): Machu Pichu
2004-01-15 00:00 Euskaldunak munduan
Herria atzean itxi eta ondoko mendirantz joan gara Wayna Picchu, mendi barria esan gura dauan horretarantz. Torre baten moduan agiri da gure aurrean, eta erakargarria da, benetan. Oraindino goizeko zazpiak baino ez dira, jente gitxi dago eta aukera parebakoa da ha dana lasaitasunean gozetako. Hasikerea ez da izan gatxa, baina gora joan ahala, arnasea hartzeko geldialditxuak egin behar doguz. Azkenengo zatiak horma bat emoten dau, eta eskuak be erabili behar dira igoteko. Esperientzia polita, baina apur bat beldurgarria be bada ...
Kilotxuak gora?
2004-01-15 00:00 Jan edanak
Loditasuna edo obesidadea
Obesidadea mundu “aberatsetako” arazo bat da, eta gaixotasun askoren eragile be bai. Gehiegizko pisua daukien lagunen kantidadeaz jaubetu eta autore batzuk “obesidadearen epidemiaz” berbetan hasi dira. Jakin badakigu loditasuna hainbat gaixotasunetarako arrisku faktore bat dala. Arrisku faktorea izateak zera esan gura dau: obesidadeak gaixotasun horreek agertzea erreztu egiten dauala; osasun arazook ez daukie derigorrez persona lodietan agertu beharrik baina esan daigun loterian jokatzeko orduan 'irabazteko' aukera gehiago daukiezala. Gure sasoia baino lehenago eta denpora luzean zehar loditasuna ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1757
1758
1759
1760
1761
1762
1763
1764
...
1793
1794
1795
1796
Hurrengoak ››
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa